Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2025eko Urtarrilaren 23a
Mintzaldia - Sortze
Mintzaldia
Urtarrilaren 29an (20:00), Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan Maialen Torre psikologoak mintzaldia eskainiko du jazarpenari buruz. Definizio eta ezaugarriak, nola detektatu, ondorio psikologikoak, zer egin eta prebentzioa izanen dira aipagai besteak beste. Bat-bateko itzulpena segurtatua izanen da. Deneri idekia da.
Sortze
Bozkariotan ditugu Ezpelet ostatuan, Maddalen Karrikondo eta Jeremy Larronderi sortu baitzaie Ttale deitu duten haurñoa.
Ona, ederra eta luzea izan bedi haren bizitza!










