Herriz Herri - Ahetze (L) | 2025eko Urtarrilaren 23a

Ramuntxo Labat-Aramendy auzapez

Aitzineko kontseilua desegina izanik, bozkak egin behar izan dira herrian. Hiru zerrenda ziren lehian: Ahetze Bihotzetik (Laetitia Guesdon-Michaud buru, Philippe Elissalde auzapez ohia ere partaide), Ahetze Zuekin (Ramuntxo Goyhetche axuant ohia buru) eta Ahetzen (Ramuntxo Labat-Aramendy buru, EH Bai alderdiak sustengaturik). Bi itzuli behar izan dira hautaketa trenkatzeko. Eta bigarren itzulian (parte-hartzea %63), urtarrilaren 12an, Ahetzen zerrenda atera da lehen (471 boz, %44), Ahetze Zuekin bigarren (397 boz, %37) eta Ahetze Bihotzetik hirugarren (193 boz, %18). Ahetzek auzapez berri bat badu beraz, Ramuntxo Labat-Aramendy, 45 urteko abertzalea. Eta ekipa berriak Santiago Capendeguy ukanen du Euskal Elkargoan ordezkari. Hamalau hilabeteren kargualdia herriko kontseilu berriarentzat, 2026an izanen baitira herriko bozak herri guzietan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016