Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Urtarrilaren 23a

"Bezperan" - Hitzaldia

Bilaka kolektiboa (ARG: Charlotte Costa)
Bilaka%20kolektiboa%20(ARG:%20Charlotte%20Costa)

"Bezperan"

Urtarrilaren 24tik 29ra, Bilaka kolektiboak "Bezperan" dantza ikusgarria eskainiko du.

Gernikaren ondotik, Eszena NazionalakBilakakolektiboaren abentura artistiko berria ekoiztea hautatu du. Oraingoan, zortzi dantzari eta lau musikarirekin, euskal artista gazteak Daniel San Pedro eszena-zuzendariarekin elkartu dira.

Dantza, musika eta antzerkiaren artean,"Bezperan"-ek istorio bat beste modu batean kontatzeko parada eskaintzen du. Neguko gau batean, elurpean, biziaren isiltasun gorgarrian, erleekin hitz egin eta lurrari argi berri bat, oreka berri bat ekartzeko eskatzen dioten emazte eta gizonen istorioa.

Oren bat eta hamar minutu iraunen du, sartzea 10 eta 26 euroren artean da. Hitzordua 20:00tan emana da urtarrilaren 24, 25, 28 eta 29an, 26an aldiz 17:00tan. Michel Portal antzokian iraganen dira emanaldi guziak. Tokiak oraindanik atxikitzen ahal dira scenenationale.notre-billetterie.fr webgunearen bidez.

Hitzaldia

Urtarrilaren 30ean (18:15), Jon Casenavek hitzaldia eskainiko du "Euskal literaturaren historia, nola konda? Norabide historiografikoak" gaiaren inguruan.

XIX. mende erditik aitzina hasten dira argitaratzen euskal literaturari buruzko lehen historia berezituak (Le Pays basque, Francisque Michel, 1857). Hastapenetik hona, lau garai nagusitan bana daitezke euskarazko sorkuntza eta itzulpenen sailkatzeko moldeak. Orain arteko euskal obren harrera hori aipatuko duJon Casenaveikerleak, ikuspegi historiko eta historiagrafiko batetik.

Euskal literaturaren historialarien idatzi batzuen irakurketa ere eginen duPantxoa Etchegoinek.

Baionako mediatekan iraganen da, urririk.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016