Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 23a

Lanbide arteko gutxieneko soldata helburu

M.V.

Euskal Autonomia Erkidegorako berezko lanbide arteko gutieneko soldata adosteko negoziaketa mahaia plantan ezartzeko galdea egin dute ofizialki ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Bilboko Lan Harremanen Kontseiluan (LHK).

Urtarrilaren 14an, lau sindikatuen ordezkariek, bakoitzak bere aldetik, erregistratu dute biltzarra egiteko galdea, eta horrela, Confebask patronalari negoziaketa abiatzea eskatu diote, EAEko lan-hitzarmenak eguneratu eta gutieneko soldata adosteko.

Urrats hau eman ondoan, orain LHK erakundeari izanen da bilkura deitzeko epea zabaltzea, eta partaideekin eguna adostea.

Sindikatu abertzaleek (ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru), gainera, eskaera bera luzatu diote CEN Nafarroako patronalari.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2025/01/23

Euskal Herriko Torturatuen Sarea

M.V.

Euskal Herriko Torturatuen Sarearen nazio batzar eratzailea eginen dute otsailaren 15ean, Donostiako Kursaalen. Ekimena aurkezteko egin duten prentsaurrekoan, taldeko bozeramaileek euskal gatazkari loturiko torturak pairatu dituzten guziak deitu dituzte saretze prozesuaren "lehenbiziko mugarria" ezartzera.

Talde sustatzailearen izenean, Ainara Fresnedak eta Iker Araguasek azaldu dute aitortza erdiesteko biziki garrantzitsua dela torturatuak "subjektu gisa" elkartzea eta "sare propioa duen sare gisa gorpuztea". Halaber, adierazi dute helburu horretara heltzeko eta "indarra eta kemena erakusteko" baliatuko dutela otsailaren 15 goizean eginen duten biltzarra.

Preseski, xede horri buruz aurkeztu zuten Euskal Herriko Torturatuen Talde Sustatzailea 2024ko otsailaren 13an. Ekainaren 26an, berriz, Torturaren Biktimen Aldeko Nazioarteko Egunean, taldeak jakinarazi zuen Euskal Herriko torturatuak saretzeko "auzolan erraldoi bat" eginen zutela. Geroztik, hogei biltzar baino...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/01/23

BEC erakustazokak 20 urte

M.V.

Bilbao Exibition Centre (BEC) 2004an sortu zen, eta hogei urteen bilana egin du joan den astean, parada baliatuz ere heldu diren urteetako asmoak azaltzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Barne Produktu Gordinean 2.000 milioi euroko eragina ukan du erakustazokak. Zehazki, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako garapen sozioekonomikoan eta kanpo proiekzioan "ekarpen esanguratsua" egitea aitortu dio zentroak bere buruari, ekitaldien industrian "nazioarteko erreferente gisa" kokatzen dela erranez.

2024 urtean, 280 ekitaldi izan ziren BECen, eta 226,9 milioi euroko eragina izan zuten hauek. Orotara, 843.800 bisitari ukan zituen erakustazokak eta 4.348 enplegu sortu zituen. Horrek guziak 44,3 milioi euro baino gehiagoko zerga bilketa ekarri zuen.

Heldu diren urteetarako, "eraldaketa digitala" eta "ingurune lokalaren eta globalaren jasangarritasunarekiko engaiamendua indartzea" dira erakustazokaren helburuetako bi. 2025 urteari buruz, zuzendaritza baikor agertzen da, eta publiko...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/01/23

Ekonomiaren hazkundea

M.V.

Eustat Euskal Estatistika Institutuak agertu dituen azken datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina %2,1ez hazi zen 2024. urtean, aitzineko urtearekin alderatuz.

Gisa horretan, EAEko ekonomiaren hazkundea Eusko Jaurlaritzak egin azken aitzin ikuspenak baino bi hamarren hobea izan da, urte arteko hazkundea %1,9koa izanen zela iragarria baitzuen.

Enplegua, berriz, %1,8z emendatu da, 2023an baino 17.000 lanpostu gehiago kontatuak izan baitira.

Geroari begira, Eusko Jaurlaritzaren ustez EAEko ekonomia %2z haziko da aurten, eta 2026an %1,7z.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/01/23

Ipuscua. Izanetik izena 1025-2025 erakusketa San Telmon

M.V.

Gipuzkoaren aipamen zaharrena den liburua
Gipuzkoaren%20aipamen%20zaharrena%20den%20liburua

Duela mila urte agertu zen lehen aldikoz Gipuzkoa hitza Huescako San Juan de la Peña monastegiko eskuizkribu batean, Ipuscua grafiaz idatzirik. Milagarren urteburu honen karietara, Ipuscua. Izanetik izena 1025-2025 erakusketa zabaldu dute Donostiako San Telmo museoan. Urtarrilaren 18tik maiatzaren 11ra izanen da ikusgai.

1025. urteko eskuizkribuan ikus daitekeen bezala, Gartzia Azenariz jaunak eta haren emazte Gayla de Iputzak dohaintzan eman zioten Altzo herrian dagoen Olazabalgo Salbatore monastegia San Juan de la Peñako monasterioari, bertze lur batzuekin batean. San Telmoko erakusketak Eskuizkribu hori du abiapuntu.

Erakusketak azken mila urteetan barna bidaiatzea proposatzen du. Ibilbide horrek erakusten du Gipuzkoa, hastapenean entitate geografiko lauso bat zena, nola bilakatu zen bere nortasun juridikoa zuen elkarte egonkor bat. Hiru garai ageri dira erakusketan: lurralde mugagabea zeneko garaia, lurraldea bilakatu eta erakundeak...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/01/23

Trantsizio Energetikoaren Agentzia Nafarroan

M.V.

Nafarroako Trantsizio Energetikoaren Agentzia sortzeko betebeharra aipatzen du 2022an onartu zen Klima Aldaketaren eta Energia Trantsizioaren Nafarroako legeak. Gomendio hori betez, agentzia plantan ezartzeko foru legearen proposamena aurkeztu du urtarrilaren 15ean Nafarroako Gobernuak. Agentziaren helburua izanen da energia trantsizioa eta energia eredu jasangarri bat sustatzea. Egitasmoa Nafarroako Parlamentuak eztabaidatuko du.

Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak egitasmoari buruzko xehetasun batzuk eman ditu. Haren arabera, agentziak "energia eraginkortasuna lortzeko eta energia kudeatu eta aurrezteko neurriak bultzatuko ditu, baita energia trantsizioari buruzko azterketak egin ere".

Proposamenak dio agentziak ekoizpen eredu banatu bat eta energia berriztagarrien autokontsumoa sustatuko dituela. Irujoren arabera, "zero kilometroko energia orokortzen" entseatuko dira horretara heltzeko, eta "Nafarroako biztanleriaren...

Irakurri segida

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016