Herriz Herri - Heleta (NB) | 2025eko Urtarrilaren 23a

Mus - Dolu

Mus

Frantziako mus txapelketak hasiko dira gure herrian otsail hastapenean, parte hartu nahi duten guziek izena eman dezatela otsailaren 1eko Tote Larre ostatuan: 06-31-83-87-31.

Dolu

Nahiz eri zebilen, Jeannot Etcheverryk laster utzi gaitu 85 urtetan. Luhuson eraman du bere bizia, Monique Ospitalekin ezkondurik, bi seme ukan dituzte. Bainan hainbeste geneukan gurea Jeannot, kantuak diona "Xoriño baten pare nora nahi airatua", bainan Jeannot-k beti sorterrirat buruz zuen bere tiria. Boz eder batez doblatua loriatzen zen lagunen artean kantu xaramelatzea.

Jendalde ederra bildu da ehorzketa egunean, otoitz eta kantuetan parte hartzera jinak, ekarriz sustengu familiaren penari, espos, haur, anaiak beren familiekin. Heriotze hortaz joak diren guzieri gure dolumin bihotzekoak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016