Herriz Herri - Itsasu (L) | 2025eko Urtarrilaren 23a

Topaketa - Gaualdia - Ate idekiak

Topaketa%20-%20Gaualdia%20-%20Ate%20idekiak

Isabelle Rebours eta Iker Elosegirekin topaketa

"Saiak" batasunak aurkeztuko dauku berriki bururatu duen lan bat Itsasuko saieri buruz. Arrokagaraiko kaskoan harrapatu dituzte eta GPS sistemarekin markatu eta segitu, zonbait frango urrun joan direlarik. Isabelle Rebours anderea izanen da elkartearen ordezkaria.

Bere aldetik, Iker Elosegik aurkeztuko dauku berriki argitaratu duen liburua Euskal Herriko faunari buruz.

Hau guzia ostiral huntan urtarrilaren 24an (19:00), Sanoki gelan. Sartzea urririk. Herriko Etxeak antolaturik.

Madagaskar-en aldeko gaualdia

Amadea elkarteak antolatzen du gaualdia larunbat huntan, urtarrilaren 25ean, 19:30etatik goiti, Sanoki gelan. Elkarte hunen helburua da Madagaskar lurraldeko haurren heziketa eta garapena laguntzea. Aitzineko urtetan ere antolatu izan du gisa huntako gaualdi bat.

Hango berriak ere baditugu, hemengo familia bat izan baita tokira eta bisitatu elkarteko bi harrera zentroetako haurrak eta langileak. Bestalde, Tananarivetik kilometro gutira, Amadeak parte hartzen duen laborantxa eremuan, teknikari gazteak trebatuak izan dira jadanik plantan diren laborarien laguntzeko edo elkarteetan sartu nahi dutenen laguntzeko.

Eskolek haurren babesleekin funtzionatzen dute, feriak laborari ekoizpenekin egiten dira, bufandak ehunduak dira, fruitu idorrak, esentzia olioak, konfiturak eta salboinak ekoiztuak eta merkaturatuak dira. Hori guzia Itsasuko familia horrek bere begiz ikusi ahal ukan du, tokian berean.

Zatozte beraz kantatzerat eta dantzatzerat Madagaskar-en alde. Kantariak eta musikalariak izanen dira Yodi taldea, Folkablok taldea eta Boza taldea. Sartzea bakarrik: 5€. Sartzea eta janari malgatxea: 10€.

Elkarteak bihotz-bihotzez eskertzen ditu boluntarioak, kantari eta musikariak, berdin Les Vieux Machins, Idekia eta Itsas Arin elkarteak, bai eta ere Herriko Etxea beren laguntzagatik.

Ate idekiak

San Josep eskolako ate idekiak otsailaren 1ean larunbatez (9:00-12:00), iragaitekoak dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016