Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Urtarrilaren 23a

Eskubaloia

Nesketan, gehienetan, nazional 3 mailan lehen taldeak galdu du Kostaldearen kontra, 27-31.

Bigarren taldeak galdu du Assonen, 22-43.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi diote Kostaldeari, 26-23.

Gizonetan, pre-nazional mailan, bigarren taldeak galdu du Mont de Marsanen kontra, 24-28.

Heldu den larunbateko partidak

Nesketan, nazional 3 mailan, Irisarrin Kanbo/Irisarrik errezebituko du Villenave, multxoko lehena (21:00).

Bigarren taldeak errezebituko du Baiona (19:00).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak joanen dira Tyrossera (19:00).

Gizonetan, pre-nazional mailan, Irisartarrek errezebituko dute Ossau (17:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016