Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2025eko Urtarrilaren 23a
Tanka
Bi hitzordu izanen dira hilabete hondar huntan. Lehena urtarrilaren 26an (17:00) izanen da, "Othello et le monstre aux yeux verts" antzerkiarekin. Bruitquicourt konpainiaren eskutik, Othello hunkiezina zen obraren interpretazio eroa eskainiko da. Oren bat eta laurden iraunen du. Sartzeak 5 eta 12 euroren artean kostako du.
Bestalde, urtarrilaren 30ean (20:00), "Choeur des amants" antzerkia ikusteko parada izanen da. Bi ahotsetako istorioa kondatuko du, bi maitaleren ahotsak. Bikote gazte honek bizi eta heriotzaren arteko egoera kontatzen du, haietako bat oxigenorik gabe gelditzen denean. 50 minutu iraunen du. Sartzeak 10 eta 20 euroren artean kostako du.
Bi antzerkientzat, tokiak aitzinetik atxikitzen ahal dira scenenationale.notre-billetterie.fr webgunean.











