Herriz Herri - Ziburu (L) | 2025eko Urtarrilaren 23a

Kontzertuak - Udako lanak

Maskak taldea
Maskak%20taldea

Kontzertuak

Bixintxo besten kari, besteak beste urtarrilaren 25ean larunbatez, Punttu Kakotx, Maskak, Gozategi eta Patxamama taldeek kontzertua eskainiko dute plazan, 19:30etatik goiti. Besten egitarau zehatza mairie-ciboure.fr webgunean atzeman daiteke.

Udako lanak

Hiriak udako sasoilariak enplegatzeko deialdia abiatzen du gazte-animaziorako, aisialdi zentroan eta Club Donibane egituran, elbarrituen hondartzan aritzeko, garbiketan eta ostalaritzan, zerbitzu teknikoetan: garbiketa, hondartzak, berdeguneak, hirizaintzan eta eremu publikoa zaintzeko.

Hautagaitza aurkezteko, argibideen orria mairie-ciboure.fr webgunean atzeman daiteke ala Herriko Etxeko harrera gunean. Orria osatu, curriculuma eta motibapen gutun batekin helarazi Ziburuko jaun auzapezari: mairie@mairiedeciboure.com, otsailaren 21a aitzin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016