Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2025eko Urtarrilaren 23a

Mus lehiaketa

Ezkerretik eskuinerat A multxoko txapeldunak: Narp Jean Louis eta Duhart Fabien, erdian antolatzailetarik emazte bat Miremont Julie eta azkenik finalistak Martin Etchepare eta Henri Bidegain
Ezkerretik%20eskuinerat%20A%20multxoko%20txapeldunak:%20Narp%20Jean%20Louis%20eta%20Duhart%20Fabien_%20erdian%20antolatzailetarik%20emazte%20bat%20Miremont%20Julie%20eta%20azkenik%20%20finalistak%20Martin%20Etchepare%20eta%20Henri%20Bidegain

Joan den larunbatean barneko aro baitzen, 128 muslari (64 pare) bildu dira Donamartiriko Bil Etxea gelarat, Donoztiriko eta Donamartiriko eskolako aitamek antolatu mus txapelketan parte hartzeko. Bi aihertar baziren jinak antolakuntzaren kudeatzeko, Pette Ospital eta Jacky Biscay. Parte hartzaile batek erran duenaz, antolakuntzaona omen zen.

Multxoko zoingehiagoka bururatu ondoan, hiru taldetan emanak izan dira jokolariak: A taldean 16 pare, B taldean 32 pare eta C taldean 16 pare.

Hiru orenetan hasirik arratseko hamekak eta erditan bururatu dira azken partidak.

A multxoan irabazle izan dira NarpJean Louis eta Duhart Fabien, finalistakMartin Etchepare eta Henri Bidegain.

B multxoan irabazle izan diraSainte Marie Jean Claude eta Maider,finalistak AndréNarp eta Martin Garat.

C multxoan irabazle izan dira AderArnaud eta Charriton Beñat, finalistak Pochelu Mayalen eta Christian.

Biziki giro onean pasatu dira denak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016