Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Urtarrilaren 23a
Heriotze
Jose Carceller joan zaigu 64 urtetan. Bi urte bazuen barkatzen ez duen gaitzak joa zuela.
Parisen sortua zen. Burasoak Espainiako Salamanca aldekoak zituen Francoren diktadurari ihes joan zirenak.
Duela 32 urte jin ziren Izturitzerat Marlène espos lagunarekin. Zepuru mendixkaren beherean beren ohantzea eraikirik, laster jiten zitzaizkioten alaba eta 3 seme. Uztaritzeko "Olaberrian" lan egin zuen luzaz erretreta hartu arte. Osoki herritartua, herriko hautetsi ere zen azken bozez geroztik. Lagunekin biltzea zonbait solas egiteko maite zuen.
Haren gorputza urtarrilaren 25ean larunbatean (9:00) errea izanen da Biarritzen. Han iraganen den zeremonia zibilean, familiari juntatzen ahalko dira nahi dutenek.
Marlène espos lagunari, Carmen,Eric, Angelo eta Bixente haurreri eta berexte hunek hunkitzen dituen guzieri dolumin bizienak eskaintzendizkiegu.










