Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025eko Urtarrilaren 23a

Hitzaldia - Zinema

Hitzaldia

Urtarrilaren 25ean larunbatez (10:30), Christian Normand-ek hitzaldia eskainiko du "Ipar Euskal Herria ihiztari-biltzaileen garaian" gaiaren inguruan. Frantsesez izanen da eta urririk. Asporotsttipin iraganen da. Izena aitzinetik ematen ahal da cpie-littoral-basque.assoconnect.com webgunearen bidez.

Zinema

Télérama festibala iragatekoa da urtarrilaren 22tik 28ra Les Variétés zinegelan. 2024an nabarmendu ziren "Arte eta entsegu" filmak berriz ikusteko parada izanen da. Programan 7 film eta bi zine-topaketa badira. "A Real Pain" aurre estreinaldia eginen da baita ere, jatorrizko bertsioan. Sarrera 4 eurotan izanen da Télérama Pass-arekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016