Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2024ko Azaroaren 07a
Eñaut Etxamendi Menta liburu saltegian
Aldude, Baigorri, Ortzaizeko irakurle taldeak gomitaturik eta EKE-ren partaidetzarekin, azaroaren 14an (19:00) Menta liburu saltegian Eñaut Etxamendi etorriko da "Gilentegiko Gilen" bere eleberriaz aritzeko. 1987an argitaratua izan zen liburu hunek Irun Hiriko Kutxa literatur saria irabazi zuen.
Huna zer zion Eñaut Etxamendik 1987an Herriz Herri aldizkariari eman zion elkarrizketan: "Gaia da laboraria. Mutil zahartua, segidarik gabe, laborari bazterkindua eta ingurutik beste batzu so noiz leherrinen duen, berelurren biltzeko. Kordoka hori da. Eta hor ikusten dira xuri beltxak."
Transmisionearen gai minbera hunek ez du ondikotz gaurkotasunik batere galdu 40 urteren buruan. Segur ere bertze gai frango jorratuko dituela Eñautek, bere esperientzia eta jakitate joriaz gure aberasteko euskara ezin ederragoan.
Elkarrizketa deneri idekia da eta ondotik izanen da jateko eta edateko kalakan segituz.