Herriz Herri - Aldude (NB) | 2025eko Irailaren 04a

JB kopako finalak - Mendi Alde eskolako kermeza - Estreina - Heriotze - Ateraldi

Eskuz 1. maila
Eskuz%201.%20maila

JB kopako finalak

Usaiako pilota lehiaketak iragan dira uda huntan Aldudeko Alfaroenean. Huna emaitzak:

Fronteniz famili: Jokin eta Daniel Oihanburu 40/Freddy eta Nathalie Naxaburu 38, Lilou zela xaxari.

Fronteniz: Maitexa Alfaro eta Gilbert Etchebarren 40/Miren Arretche eta Amaia Arretche 32. Xaxari Léa.

Eskuz aitasemeak: Julen eta Paxkal Sorhondo 30/Unai eta Marc Saldubehere 23, Peio xaxari.

Eskuz 1. maila: Barenetche-Gorrostiague 40/Alkazena-Lafuente 28, Marc xaxari.

Mendi Alde eskolako kermeza

Joan den igandean Mendi Alde eskolako kermeza ezin hobeki iragan da. Aroa alde, gaitzeko jendeak parte hartu dumezan, bazkarian, eta pilota partidan.Besta biharamun goizalderat bururatu da. Desafiozko pilota partidan, Ospital eta Ducassou nagusitu dira Arambel, Fontan eta Iribarren-i. Antolatzaileek parte hartu duten eta beren atxikimendua erakutsi duten guziak eskertzen dituzte.

Estreina

Buruilaren 20an (11:00), Apezetxean eta Herriko Etxean egin diren obren estreina eginen da. Apezetxean, hiru apartamendu moldatuak izan dira eta profesionalentzat aktibitate leku bat, hala nola erizain, osteopata eta ile apaintzaile batentzat. Herriko Etxean aldiz, kontseilu gela handitua izan da, komunak berrituak, sartzea errextu eta PMR aparkaleku eta oinezko ibilbidea finkatu. Egun hortan parte hartu nahi duenak buruilaren 4ko berantenaz bere izena Herriko Etxean eman behar du.

Heriotze

Kalifornian, Yvonne Saldubehere zendu da. Duela 98 urte Arrokian sortua zen. Xabadineneko Jean Pierre zenarekin ezkondua, bizia Kaliforniako Fresno hirian iragan du. Bi seme-alaben ama zen. Yvonne zenarentzat, meza emana izanen da Aldudeko elizan buruilaren 13an (19:00). Doluminak familiari.

Ateraldi

Lehengo gazteak elkarteak, buruilaren 25ean ateraldia Iruñerat antolatzen du. Iruñeko auzo zaharra bisitatuko dute. Abiatzea 8:30etan, aski goiz, goizeko askaria astiz Zubirin hartzeko gisan. Bazkaria La Vieja Iruña jatetxean eginen da. Ateraldi hau nahi duten guzieri idekia da. Izenak buruilaren 18ko eman behar zaizkio Bernadette Perikori 06-76-43-34-99 edo Pantxo Gortairuri 05-59-37-57-48.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3799. zbk

Gure Hitza | 2025/09/04

Udako oihartzunak

Peio Jorajuria

Uda minean, etxeko baratzean landare berezi bat agertu zaigu. Laster handitu da, hostoa eder eta lorea airos, bero zakarrez dirudienaz axolarik gabe. Hau ba landare misteriotsua! Telefono mugikorrarekin landarea argazkitan hartu eta aplikazio baten bidez berehala daukagu ihardespena. Estramonio bat da, zientzialarien hizkuntzan “datura stramonium”. Datura fruitua alkaloide narkotiko bat da, ondorioz landareak izenorde andana badaukala, “asma-belar”, “eroen belar”, “deabruaren belar”, “sorgin-belar”, “sagar pozoitsu” eta besterik ere. Ederra baina toxikoa. Eta gainera landare inbaditzailea omen da. Ez da erratearen beharrik hori jakin bezain laster errotik atera dudala eta bota.

Baratze batetik bertzera. Marieneko lurretan, Kanbon, bat-batean txorimaloak edo marikak agertu zaizkigu, koloretsu. Baratze alternatiboa isilka suntsitu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016