Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Irailaren 04a

Sartzea - Lezeetan - Herriko bestak - Kontrabandisten lasterketa

Irabazdunak gizon-emazteak elgarrekin
Irabazdunak%20gizon-emazteak%20elgarrekin

Sartzea

Pentsatzen dut denek opor ederrak pasatu dituzuela eta orain prest zireztela, berriz berrien emaiteko.

Saran udako manifestazioneak ongi pasatu dira. Astero errebote berrian izan dira pilota, dantzak eta indar jokoak, bai ere ostatu eta taloak. Aurten, izigarriko jendea ukan dute eta taloek arrakasta handia. Larrungo kolore taldeak ere ukan du jende asko, gauza ederrak baitzituen presentatuak. Horiek ere kontent ziren, zeren saltze anitz ukan baitituzte. Bertzalde ohartu zirezte, jende asko izan da, bidean dena auto, plazan ezin aparkatu, erran behar da aro ederra ukan dugula, sobera bero aldizka, hortako ziren ostatuko terrazak beteak.

Lezeetan

Buruilaren 5ean, konferentzia Jean Claude jaunarekin, Sarako marinelak XVI eta XVII. mendeetan arrantzan Ternua erresuman. Patxi Amulet-en argazki eta kantuekin lagundua izanen da. Sarrera urririk, hortako eman izena deituz 05-59-54-21-88 edo lezea@grottesdesare.fr.

Herriko bestak

Sarako bestak hurbiltzen ari dira. Buruilaren 13tik 17rat iragaitekoak dira, bertzaldian emanen egitaraua.

Kontrabandisten lasterketa

Abuztuaren 31n iragan da. Egun guzian Suharriko parkean ekoizleen merkatua eta bazkaria izan zen. Arratsaldean kontrabandisten lasterketa iragan zen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3799. zbk

Gure Hitza | 2025/09/04

Udako oihartzunak

Peio Jorajuria

Uda minean, etxeko baratzean landare berezi bat agertu zaigu. Laster handitu da, hostoa eder eta lorea airos, bero zakarrez dirudienaz axolarik gabe. Hau ba landare misteriotsua! Telefono mugikorrarekin landarea argazkitan hartu eta aplikazio baten bidez berehala daukagu ihardespena. Estramonio bat da, zientzialarien hizkuntzan “datura stramonium”. Datura fruitua alkaloide narkotiko bat da, ondorioz landareak izenorde andana badaukala, “asma-belar”, “eroen belar”, “deabruaren belar”, “sorgin-belar”, “sagar pozoitsu” eta besterik ere. Ederra baina toxikoa. Eta gainera landare inbaditzailea omen da. Ez da erratearen beharrik hori jakin bezain laster errotik atera dudala eta bota.

Baratze batetik bertzera. Marieneko lurretan, Kanbon, bat-batean txorimaloak edo marikak agertu zaizkigu, koloretsu. Baratze alternatiboa isilka suntsitu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016