Herriz Herri - Urruña (L) | 2025eko Irailaren 04a

Bixintxo Besten egitaraua - Sukalde zentrala - Fandango ikastaldia - Saint Pierre eta Mikeluneko dantzariak - Elkarteen foroa - Gau eskolak

Bixintxo%20Besten%20egitaraua%20-%20Sukalde%20zentrala%20-%20Fandango%20ikastaldia%20-%20Saint%20Pierre%20eta%20Mikeluneko%20dantzariak%20-%20Elkarteen%20foroa%20-%20Gau%20eskolak

Bixintxo Besten egitaraua

Aurtengo Bixintxo Bestak irailaren 5etik 10era izanen dira. Ikus dezagun egitaraua:

Irailaren 5ean, ostiralez: aperitifa kiroldegian (19:00), afaria kiroldegian Primaderan taldeak animaturik (21:00), prezioa: 25 euro.

Irailaren 6an, larunbatez: komitearen pala txapelketaren finala Zokoako kiroldegian (10:00).Arku jaurtiketa erakusgai pilota-plazan (14:00), besten idekitzea plazan (16:00), helduen lasterketa (16:30), haurren lasterketa (16:30), sari emaitea (18:30), Maskak taldearen kontzertua (21:00), EH Sukarraren kontzertua (23:00), Holako Deluxen kontzertua (2:00).

Irailaren 7an, igandez: bestetako meza (10:00), pilota eskolaren partida (10:30), Leon Dongaitz txapelketaren finala (11:30), herritarren aperitifa Kuxkuxtu txarangarekin (13:00), Saint Pierre eta Mikeluneko Orok Bat dantza taldearen ikusgarria plazan (15:00), mutxikoak Kuxkuxturekin plazan (19:30), Kumbian Bero taldearen kontzertua (21:00), DJ Doyren kontzertua (23:00) eta suzko zezena (00:00).

Irailaren 8an, astelehenez: esku-huskako finalerdia pilota-plazan (11:00), esku pilotako finalerdia trinketean (16:30), esku pilotako finalerdiaren segida trinketean (17:30), Airoski dantza taldearen emanaldia plazan (18:00), Herriko Etxearen sari emaitea (19:00), DJ Ping DJ Pong-en musikaldia (20:00).

Irailaren 9an, asteartez: esku-huskako finalerdia pilota-plazan (11:00), fandango txapelketa plazan (19:00), Maiderren kantaldia plazan (20:00), suziriak errugbi zelaian (22:00) eta Kode taldearen kontzertua plazan (23:00).

Irailaren 10ean, asteazkenez: kabale erakusketa pilota-plazan (9:00), sari emaitea (13:00), Zarpai Banda plazan (14:00), esku pilotaren finala (17:00), Joselu Anaien kontzertua plazan (19:30) eta bukatzeko SFM-ren kontzertua plazan (00:00).

Sukalde zentrala

Bere baratze-etxaldea duen sukalde zentrala martxan izanen da Urruñan irailetik goiti. Hastapenean, herriko hiru eskola hornituko ditu. Xedea eskaintza zabaltzea izanki, tokiko ekoizleak erakartzeko asmoa du Herriko Etxeak.Urruñan sortzear den sukalde zentralak baratze-etxalde batek hornituriko mozkinekin osatuko ditu herri barne, Zokoa eta Oletako eskoletako haurrek jasoko dituzte menuak. Horretaz gain, herriko eskola publikoak ez dira bere bezero bakarrak izanen. Sukalde zentralak 160 eta 230 menu artean prestatuko ditu aisialdi zentroentzat eta beste 80 bat etxez etxeko zerbitzua betetzeko. Uztailaren 22an eginiko aurkezpenean Kristina Elizondo herri kontseilariak eta Filipe Aramendi auzapezak iragarri zutenez, helburua 800 menu ematera heltzea da. Bezeroen zerrenda fite luzatu daitekeela espero dute, ikastolak interesa agertu duelako, baita Signature lantegiak ere. Irailaren erdialdera, ekoizleekin topaketa batzuk antolatuko dira, ekoizpen motaren arabera, hitzarmena lantzeko eta partaidetzak plantan ezar daitezen moldeak aztertzeko, tokiko agintariek azaldu zutenez. Hau izanen da Ipar Euskal Herrian zabaltzen den lehen sukalde zentrala.

Fandango ikastaldia

Irailaren 5ean ostiralarekin (18:00-20:00), fandango ikastaldia izanen da herriko ikastolan. 11 urtetik goiti. Parte hartzea: 10 euro. Izen emaitea: 06-46-08-41-05 (Ixa).

Saint Pierre eta Mikeluneko dantzariak

Irailaren 7an, igandearekin, Saint Pierre eta Mikeluneko Orok Bat euskal dantza taldeak agerraldia emanen du (14:00). Ozeanoz bestaldeko euskaldunek dantza saio bikaina eskainiko digute.

Elkarteen Foroa

Herriko Elkarteen Foroa irailaren 13an larunbatarekin izanen da (14:00-18:00). Oraingo honetan, bisitariek Urruñako eta auzo-herrietako elkarteen berri ukanen dute. Aipatu foroan, elkarteek haien proiektuak aurkeztuko dituzte eta horietako batzuek erakustaldia eskainiko dute.

AEK-ren Gau Eskolak

Jadanik eta ikasturte berriari begira, AEK-k matrikulatzeko garaia ideki du. Badira euskalduntze eta alfabetatze arloetako maila guziak, baita mintzapraktika ere. Izena emateko: 05-59-25-76-09.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3799. zbk

Gure Hitza | 2025/09/04

Udako oihartzunak

Peio Jorajuria

Uda minean, etxeko baratzean landare berezi bat agertu zaigu. Laster handitu da, hostoa eder eta lorea airos, bero zakarrez dirudienaz axolarik gabe. Hau ba landare misteriotsua! Telefono mugikorrarekin landarea argazkitan hartu eta aplikazio baten bidez berehala daukagu ihardespena. Estramonio bat da, zientzialarien hizkuntzan “datura stramonium”. Datura fruitua alkaloide narkotiko bat da, ondorioz landareak izenorde andana badaukala, “asma-belar”, “eroen belar”, “deabruaren belar”, “sorgin-belar”, “sagar pozoitsu” eta besterik ere. Ederra baina toxikoa. Eta gainera landare inbaditzailea omen da. Ez da erratearen beharrik hori jakin bezain laster errotik atera dudala eta bota.

Baratze batetik bertzera. Marieneko lurretan, Kanbon, bat-batean txorimaloak edo marikak agertu zaizkigu, koloretsu. Baratze alternatiboa isilka suntsitu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016