Ba ote dakixu? | 2025eko Irailaren 04a

Japoniar inperioaren kapitulazioa (¼)

Gilen Bacho

Japoniar inperioaren hedapena 1870etik 1942ra
Japoniar%20inperioaren%20hedapena%201870etik%201942ra

Duela 80 urte, 1945eko irailaren 2an, USS Missouri itsasontzian, Tokioko arradan, Mac Arthur amerikar jeneralaren aitzinean Japoniar inperioak armak utzi zituen eta kapitulazioa sinatu, 2. mundu gerlari amaiera emanez. Europatik, usu pentsatzen dugu 2. mundu gerla 1945eko maiatzaren 8an bukatu zela, alemaniar kapitulazioarekin, baina hori bakarrik Europarentzat egia da, gerla segitu baitzen, hilabete zenbaitez oraino, Asian eta Pazifikoan.

“Japoniar Asia Handia”

1870etik goiti, Japoniak politika inperialista eraman zuen, lehenik Hokkaido islaren konkistarekin,Korea konkistatu aitzin 1905ean. 1930eko hamarkadatik goiti zen, sustut, Japoniar inperioa hedatuko, Mantxuria konkistatu zuelarik, eta 1937an, ekialdeko Txina, Txina eta Japoniaren arteko bigarren gerla piztuz (lehena 1894-1895ean iragan zen). Bost urtez, Japoniak lurralde anitz konkistatu zituen (Birmania, Thailandia, Indotxina, Malaysia, Hong Kong, Filipinak, Holandako Indiak...), neurrigabeko inperio bat osatuz, “Japoniar Asia Handia”. 1940an, Alemania eta Italiarekin aliatu zen Japonia, hiru herrialdeen arteko ituna sinatuz eta Erroma-Berlin-Tokio Ardatzaren indarrak osatuz. Alemaniar inperioaren bezala, Japoniar inperioaren hedatze handiena 1942ko udan izan zen. Memento horretatik goiti, Midway batailaren ondotik (zeinean japoniarrek haien lehen militar galtzea ukan zuten, Amerikar Estatu Batuen kontra, 1942ko ekainean), Japoniak, 1943an eta 1944an, lurralde zenbait galdu zituen (isla zenbait sustut), zinez guti baina Japonia defentsiban jarria zen, Amerikar Estatu Batuen erasoen aitzinean.


Amerikar erasoa Filipinetan

1944ko bukaeran, Japoniar inperioa egoera larrian zen. Bere posizioa sendoa zen ekialdeko Txinan baina Birmanian eta Filipinetan amerikar mehatxua gero eta azkarragoa zen. Gainera, Alemania, bere aliatu nagusia, egoera oraino txarrago batean zen, erortzetik hurbil. Japoniar inperioaren iraupena jokoan zen eta ez zuen laguntzarik igurikatzen ahal. Halere, ordu arte, Sobietar Batasunaren neutraltasunarekin kontatu ahal izan zuen. 1944ko urriaren 20an, amerikanoek eraso handia piztu zuten Filipinetan. Amerikanoen kopuruzko nagusitasuna handia zen (180.000 amerikar 60.000 japoniarren kontra), haien aireko nagusitasuna ere, eta, abenduan, Mac Arthur jeneralaren gizonek Leyte eta Mindoroko islak hartu zituzten. Amerikar eraso nagusia, Luzon-eko islari buruz (non hiriburua, Manila, kokatua den), 1945eko urtarrilaren 9an hasi zen. 200.000 gizon islan lehorreratu ziren. Otsailaren 3an, hiru amerikar dibisioek bat egin zuten eta Manilari buruzko erasoa piztu. Izugarrizko kale borroka iragan zen, hilabete batez, Mac Arthur-ek hiria bonbardatzea errefusatu baitzuen (“Pentsaezina da aireko armak erabiltzea adiskide dugun biztanleria eta aliatu baten lurralde okupatuaren kontra” erranez, nahiz eta amerikanoek ez zuten printzipio hori beti segitu, Frantzian partikulazki). Azkenean, martxoaren 3an, japoniarrek armak utzi zituzten (256.000 galtzerekin haien aldean, 10.000 galtzeren kontra amerikanoentzat) eta amerikanoek Filipinetako artxipelagoaren kontrola hartu zuen. Baina garaipen horrek ez zuen aliatuen galdera nagusiari ihardesten: nola lortu Japoniaren kapitulazioa?


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3799. zbk

Gure Hitza | 2025/09/04

Udako oihartzunak

Peio Jorajuria

Uda minean, etxeko baratzean landare berezi bat agertu zaigu. Laster handitu da, hostoa eder eta lorea airos, bero zakarrez dirudienaz axolarik gabe. Hau ba landare misteriotsua! Telefono mugikorrarekin landarea argazkitan hartu eta aplikazio baten bidez berehala daukagu ihardespena. Estramonio bat da, zientzialarien hizkuntzan “datura stramonium”. Datura fruitua alkaloide narkotiko bat da, ondorioz landareak izenorde andana badaukala, “asma-belar”, “eroen belar”, “deabruaren belar”, “sorgin-belar”, “sagar pozoitsu” eta besterik ere. Ederra baina toxikoa. Eta gainera landare inbaditzailea omen da. Ez da erratearen beharrik hori jakin bezain laster errotik atera dudala eta bota.

Baratze batetik bertzera. Marieneko lurretan, Kanbon, bat-batean txorimaloak edo marikak agertu zaizkigu, koloretsu. Baratze alternatiboa isilka suntsitu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016