Herriz Herri - Bunuze (NB) | 2025eko Irailaren 04a
Ezkontza
Aroztegiko Mixel Astabie eta sortzez Gamarte Iturraldekoa den Agnes Argain ezkondu zaizkigu. Hauei eta hauen familiari zoriona desiratzen diegu.
Herriz Herri - Bunuze (NB) | 2025eko Irailaren 04a
Aroztegiko Mixel Astabie eta sortzez Gamarte Iturraldekoa den Agnes Argain ezkondu zaizkigu. Hauei eta hauen familiari zoriona desiratzen diegu.
3799. zbk
Gure Hitza | 2025/09/04
Peio Jorajuria
Uda minean, etxeko baratzean landare berezi bat agertu zaigu. Laster handitu da, hostoa eder eta lorea airos, bero zakarrez dirudienaz axolarik gabe. Hau ba landare misteriotsua! Telefono mugikorrarekin landarea argazkitan hartu eta aplikazio baten bidez berehala daukagu ihardespena. Estramonio bat da, zientzialarien hizkuntzan “datura stramonium”. Datura fruitua alkaloide narkotiko bat da, ondorioz landareak izenorde andana badaukala, “asma-belar”, “eroen belar”, “deabruaren belar”, “sorgin-belar”, “sagar pozoitsu” eta besterik ere. Ederra baina toxikoa. Eta gainera landare inbaditzailea omen da. Ez da erratearen beharrik hori jakin bezain laster errotik atera dudala eta bota.
Baratze batetik bertzera. Marieneko lurretan, Kanbon, bat-batean txorimaloak edo marikak agertu zaizkigu, koloretsu. Baratze alternatiboa isilka suntsitu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016