Herriz Herri - Urepele (NB) | 2025eko Irailaren 04a
Anglesainea - Euskara kurtsoak
Anglesainea
Anglesainearen estreina urriaren 4an eginen da. Hitzaldi ofizialak eta eraikinaren bisitarekin hasiko da (11:00). Baigorri Ibarreko Mendi Batzordeko bulegoak hor kokatuak dira eta gainean bi bizitoki badira. Eguna segituko da aperitifarekin eta otordu atsegina ezkerparetan izanen da. Gomita eskuratu dutenek, bazkaldu nahi baldin badute, lehenbailehen erantzuna eman behar dute.
Euskara kurtsoak
Banka, Aldude eta Urepele eskualdean, iniziazio mailako euskara kurtsoak eskainiak izanen dira. Hortarako, izen emaite egun berezia antolatua da Amerikanoinean buruilaren 13an, ebiakoitzez (9:30-12:30). Izen emaiteen arabera, kurtso egunak eta ikasgelaren kokapena antolatuko dira. Halaber, ikasleen bizitokiaren arabera kurtsoak Bankan, Alduden edo Urepelen antolatuak litaizke.










