Herriz Herri - Kanbo (L) | 2025eko Irailaren 04a

Marieneko mobilizazioak segitzen

Marieneko%20mobilizazioak%20segitzen

Joan den astean ELB, Lurzaindia, Nahi Dugun Herria eta Ostia mugimenduek Marieneko azken berriak eman dituzte. Uztailean, salmenta hitzarmen berria jabeen (Salagoity-Colbert) eta Bouygues Immobilier-en artean izenpetua izan da. 3,76 hektareako azalerentzat, 2.620.000 eurotan. 2021ean sinatu eta joan den apirilean bururatu zen lehen hitzarmena ordezkatzen du, hedadura berdinarekin baina 453.000 euro guttiagoko prezioarekin. Marieneko defendatzaileek zioten: “Bouygues-en behin betiko salmenta ez da oraindik egina eta hori berri ona da. Saltze engaiamendu berri horren izenpetzeak bi hilabeteko epea irekitzen du, nun Euskal Elkargoak bere aurre-erosteko eskubidea baliatzen ahal duen, Bouygues-eri saltzearen oztopatzeko. Beraz, Euskal Elkargoak bere ardura har dezan eskatzen dugu, eta zuzenbideak emaiten dion aukera hori erabil dezan. Kanboko TUP-ari (PLU) buruzko gogoeta Euskal Elkargoa sortu aitzin hasi zen baina Euskal Elkargoak 2019an ontzat eman zuen. Gure ikuspuntutik, laborantza eremu hau eraikigarri bilakatuz, orduan Euskal Elkargoak akats bat egin zuen. Gaur akats hori konpontzeko parada bere eskuetan da”.

Prentsa aitzinean izaitea baliatu dira bi mobilizazio egunetara gomita zabaltzeko. Lehena larunbat huntan, irailaren 6an (10:00), maiatzean landatu lursagarrak biltzeko. Galdegina da bakoitzak zego bat, eskularruak eta baso bat ekar ditzan.

Beste mobilizazio deia irailaren 9ko da, asteartean(13:00), Baionako auzitegian. 3 pertsona jujatuak izanen dira,2024ko apirilaren 10ean, Kanboko Herriko Kontseiluanprotesta ekintza kolektibo batean parte hartzeagatik. Ekintza horren bukaeran gertatu ustezko bortizkerien ardura leporatu nahi diete.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3799. zbk

Gure Hitza | 2025/09/04

Udako oihartzunak

Peio Jorajuria

Uda minean, etxeko baratzean landare berezi bat agertu zaigu. Laster handitu da, hostoa eder eta lorea airos, bero zakarrez dirudienaz axolarik gabe. Hau ba landare misteriotsua! Telefono mugikorrarekin landarea argazkitan hartu eta aplikazio baten bidez berehala daukagu ihardespena. Estramonio bat da, zientzialarien hizkuntzan “datura stramonium”. Datura fruitua alkaloide narkotiko bat da, ondorioz landareak izenorde andana badaukala, “asma-belar”, “eroen belar”, “deabruaren belar”, “sorgin-belar”, “sagar pozoitsu” eta besterik ere. Ederra baina toxikoa. Eta gainera landare inbaditzailea omen da. Ez da erratearen beharrik hori jakin bezain laster errotik atera dudala eta bota.

Baratze batetik bertzera. Marieneko lurretan, Kanbon, bat-batean txorimaloak edo marikak agertu zaizkigu, koloretsu. Baratze alternatiboa isilka suntsitu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016