Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2025eko Irailaren 04a

Argazki festibala

Herriko Etxe aitzinean erakutsiak diren argazkiak
Herriko%20Etxe%20aitzinean%20erakutsiak%20diren%20argazkiak

SPK elkarteak bigarren edizioa antolatu du, joan den larunbatean hasi dena. Hilabete guzian hitzordu desberdinak antolatuak dira. Buruilaren 7an argazki ibilaldia proposatua da (14:00-17:00), egun horretan abiatu aitzin emana izanen den gai baten inguruan hirian argazkiak hartu beharko dira. Ateratako argazkiak egunean berean eman beharko dira eta argazkirik originalenak sarituko dira. Izen emaitea 10 euro, abiatzea Herriko Etxe aitzinetik.

Bestalde buruilaren 10ean tailer bat antolatua da (14:00), Pierre Montagnez argazkilari ezagunarekin. 17 euro ordaindu beharko dira.

SPK elkarteak, Garazikus-en partaidetzarekin, buruilaren 25ean (20:00) Vauban zinegelan Wim Wenders-en “Le sel de la terre” filma presentatuko du.

Festibala buruilaren 26an bururatuko da, merkatu estalian hitzordua emana da (17:00), jazko argazkiak enkantean salduko dira, animazio desberdinak izanen dira, jateko eta edatekoa segurtatua izanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3799. zbk

Gure Hitza | 2025/09/04

Udako oihartzunak

Peio Jorajuria

Uda minean, etxeko baratzean landare berezi bat agertu zaigu. Laster handitu da, hostoa eder eta lorea airos, bero zakarrez dirudienaz axolarik gabe. Hau ba landare misteriotsua! Telefono mugikorrarekin landarea argazkitan hartu eta aplikazio baten bidez berehala daukagu ihardespena. Estramonio bat da, zientzialarien hizkuntzan “datura stramonium”. Datura fruitua alkaloide narkotiko bat da, ondorioz landareak izenorde andana badaukala, “asma-belar”, “eroen belar”, “deabruaren belar”, “sorgin-belar”, “sagar pozoitsu” eta besterik ere. Ederra baina toxikoa. Eta gainera landare inbaditzailea omen da. Ez da erratearen beharrik hori jakin bezain laster errotik atera dudala eta bota.

Baratze batetik bertzera. Marieneko lurretan, Kanbon, bat-batean txorimaloak edo marikak agertu zaizkigu, koloretsu. Baratze alternatiboa isilka suntsitu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016