Herriz Herri - Lasa (NB) | 2025eko Irailaren 04a

Heriotze

Zoinbat egun barne ukan ditugu 2 ehorzketa.

Lehena agorrilaren 13an, Martin Burubeltz Ontzorone Harxuribordakoarenak, duela 95 urte hor sortua. 3 haurride ziren: M.Louise duela 3 urte zendua, Martin eta gelditzen da Nané adin handian hau ere. Hemengo anitz gazteren gisa Ameriketarat joan zen artzain. Artetan egiten zituen joan-jin batzu etxekoen ikusteko eta laguntzeko, eta gero alderat etorri zen. Urteak joanez bezala behartuak izan dira erretiratzea Izpurako Luro xahar etxerat eta han pasatu dute hiruek elgarrekin urte andana gaitza. Gure doluminak gelditzen den Nané anaiari, familia eta adixkideeri.

Bigarrena Laurentine Latxague agorrilaren 18an, Iturraldean sortua duela 96 urte Hirigoin izenarekin. Gazterik joana zen ikasterat eta erakasle eraman du bere lan denbora Parisen, Bordelen eta abar. Ahal zuen guziez etortzen zen sortetxerat, biziki atxikia zen sorterriari. Iragan urtean galdu zuen senarra eta usu gertatzen dena kolpe handia emana zion berexte horrek. Bokalen izanagatik bizi tokia, azken egoitza etxeko hilobian ezartzea galdegina zuen bataiatu elizan emanez ehorzketako zeremoniak. Gure doluminak 2 alaberi, haur ttipi, familiari eta hain atxikiak diren kusieri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3799. zbk

Gure Hitza | 2025/09/04

Udako oihartzunak

Peio Jorajuria

Uda minean, etxeko baratzean landare berezi bat agertu zaigu. Laster handitu da, hostoa eder eta lorea airos, bero zakarrez dirudienaz axolarik gabe. Hau ba landare misteriotsua! Telefono mugikorrarekin landarea argazkitan hartu eta aplikazio baten bidez berehala daukagu ihardespena. Estramonio bat da, zientzialarien hizkuntzan “datura stramonium”. Datura fruitua alkaloide narkotiko bat da, ondorioz landareak izenorde andana badaukala, “asma-belar”, “eroen belar”, “deabruaren belar”, “sorgin-belar”, “sagar pozoitsu” eta besterik ere. Ederra baina toxikoa. Eta gainera landare inbaditzailea omen da. Ez da erratearen beharrik hori jakin bezain laster errotik atera dudala eta bota.

Baratze batetik bertzera. Marieneko lurretan, Kanbon, bat-batean txorimaloak edo marikak agertu zaizkigu, koloretsu. Baratze alternatiboa isilka suntsitu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016