Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2025eko Irailaren 04a

Heriotze - Yoga kurtsoak

Jazko tantra atelier bat Bidarrain
Jazko%20tantra%20atelier%20bat%20Bidarrain

Heriotze

Agorrilaren 14an bere azken egoitzara segitua izan da Basasagarreko Koxe Urriza. 68 urte zituen. Minbiziak eraman du denbora labur barne. Aitamak Aritzakungoak zituen biak. Basasagarreko bederatzi haurrideetan bigarrena zen. Orain dela hogoi urte Donazaharrera joana zen bizitzera, Michèle Malagane bizilagunarekin eta Laurence hunen alabarekin. Ofizioz aizkolaria zen Koxe eta baratzegintzan ere bazuen trebetasun. Ehorzte elizkizunean jendalde ederra jin zaio atxikimenduz. Gure partetik ere hemendik agurrik zintzoenak familiari.

Yoga kurtsoak

Badu orain bederatzi urte Pantxika Pratek kudeatzen duen OMA elkarteak (“Osasuna, Maitasuna, Askatasuna”) yoga kurtsoak antolatzen dituela Bidarrain, Ortzaizen, Baigorrin eta Izura-Azmen: tantra atelierrak, trantze dantzak, arnas holotropikoak, zeremonia xamanikoak eta beste.

Bidarrain, yoga kurtsoak hasiko dira buruilaren 15ean, astelehenez (19:00-20:00), Arrume gelan. Lehen kurtsoa urririk izanen da. Ondotik kurtsoak beti astelehenetan iraganen dira: 9:30-10:30 eta 19:00-20:00. Geroxago ate idekiak ere (mintzaldi, iniziazio eta beste) iraganen dira bainan eguna ez da oraino finkatua. Xehetasunentzat eta izena emaiteko, deitu Pantxika Prat: 06-47-07-64-12 (web: yogapantxika.fr). Nornahik praktikatzen ahal du. Ongi-etorri interesatua den orori.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3799. zbk

Gure Hitza | 2025/09/04

Udako oihartzunak

Peio Jorajuria

Uda minean, etxeko baratzean landare berezi bat agertu zaigu. Laster handitu da, hostoa eder eta lorea airos, bero zakarrez dirudienaz axolarik gabe. Hau ba landare misteriotsua! Telefono mugikorrarekin landarea argazkitan hartu eta aplikazio baten bidez berehala daukagu ihardespena. Estramonio bat da, zientzialarien hizkuntzan “datura stramonium”. Datura fruitua alkaloide narkotiko bat da, ondorioz landareak izenorde andana badaukala, “asma-belar”, “eroen belar”, “deabruaren belar”, “sorgin-belar”, “sagar pozoitsu” eta besterik ere. Ederra baina toxikoa. Eta gainera landare inbaditzailea omen da. Ez da erratearen beharrik hori jakin bezain laster errotik atera dudala eta bota.

Baratze batetik bertzera. Marieneko lurretan, Kanbon, bat-batean txorimaloak edo marikak agertu zaizkigu, koloretsu. Baratze alternatiboa isilka suntsitu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016