Herriz Herri - Heleta (NB) | 2025eko Irailaren 04a
Sortze - Pestak
Sortze
Mila lorietan da David eta Mayalen Heguy Haixtoko bikote gaztea bere bigarren haurra munduraturik, Amaiaren laguntako. Goresmenak aitama, amatxiri, bizi luze zoriontsua Idoia ttipiari.
Pestak
Lehen gauean ideki dira gure pestak agorrilaren 14an muskuilu afariarekin, 440 lagun bildu dira, ondotik dantzaldi airosa. 15ean Andredena Maria eguna hasi da mezarekin, azpimarratzekoa da eliza gain-gainetik loreztatua zuela Panpi adixkideak, balorean ezarriz Andredena Mariaren itxura aldare aitzinean. Biba! Ondotik oro bildu dira gure gazteek eskaini zintzur bustitzearen inguruan. Arratsaldean makilari zoingehiagokak atxiki ditu xoraturik parte hartzaileak. 6 zeuden orotara bi multxotan partekatuak, hasi berria bainan maila gorenean izanen dena, Iban Jorajuria iholdiarrak erakutsi du doinu handien jabe izan daitekeela. Artekoetan 1- Suhas Julen itsasuarra eta 2- Semerena Julen Hazparnekoa. Helduetan 1- St Jean Nicolas lekondarra, 2- Etchemendy Patxi Lekornekoa, 3- Semerena Iñaki Hazparnekoa. Bi heletarrek, bat ohia bertzea gaztea, erakutsi dute zoingehiagokaz kanpo, badakitela horiek ere makilaren ibiltzen. Biba orori. Ondotik pilota partida Bielle/Iphar-Darmendrail/Parachuren aurka 50-39 lehenen fagore. Gero jo taloetara, bururatzeko Santa Mariako kontzertuarekin. Ibiakoitzean 16an meza Bixintxon, ondotik zintzur bustitzea kasernan. Arratsean zikiroak bildu ditu 1.300 jale oro loriatu direnak Botakantu taldeak alaiturik, ondotik dantzaldia. Igandean 17an, zintzur bustitzea Madarieta kartierrean, haurren jostetak arratsaldean, arratsalde bete betea zen. Bekatu taldea, dantza Burrunka taldearekin, burger Bixente Chapelek eginetaraino, dantza talde Aikomakok bururatzen zituela gure pesta airosak. Suziririk ez da izan, beste anitz tokitan bezala idortearengatik.
Eskerrak gure gazte komiteari, hainbeste lan ibilirik oro umore onean, agian beste urte arte maila berean.











