Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Irailaren 04a

Heriotze - Parropiako berri - Artetxean

Heriotze

Agorrilaren 11n joan zaigu Jean-Michel Durruty, minbiziak epe laburrez gaina harturik, 65 urtetan. Sortzez Etxepareko semea zen; Marie-Jo Lastiri kanboarrarekin ezkondurik “Gure Ametsa” beren etxea eraiki zuten. Alaba eta bi seme ukan dituzte Nathalie, Frederic eta David eta 8 haur ttipi. Ofizioz maiasturua zen bainan gazterik Kanboko Durruty enpresan sartu zen eta lan egin erretreta hartu arte. Ihiztari famatua zen, Goratik herriko batasunean luzaz arduradun egona. Oroitzen gira ere Izturitzeko Gazteria klikan eta ondotik Irrintzina soinulari taldeko kide jarraikia izan zela. Ehorzketak gogotik kantatuak, herriko eliza bete betean iragan ziren Ttotte Saldubehere apeza ofizio emaile, aldean zuela Jean-Michel Barnetche apeza, Jean-Michelen suhiaren osaba dena.

Doluminekin agur bero bat familia guziari eta bereziki Etxepareko ama Mailuxari.

Parropiako berri

Agorrilaren 31n ospatu da Frantses Dardan dohatsua. Elizkizun ederra izan dela erran ditake, goratik kantatua, meza emaile eta predikari ginuela Xipri Arbelbide apeza, bakarrik aldare gain hortan, bainan erne eta xut, ez batere lotsatua. Arberoako herrietarik parte hartze nasaia izan da, urrunagotik haatik nehor guti, nahiz Frantses Dardan Hazparne aldeko parropiaren begiralea den.

Artetxean

Joan den ostiraleko gaualdi kausituaren ondotik aktibitateek segitzen dute. Irailaren 5ean ostiral arratsez, Artetxean urtean zehar eskaintzen diren jarduerak aurkeztuko dira. Ondotik bertsu emanaldi politaren mentura dugu: Ramuntxo Christy, Aitor Servier eta Pettan Prebende. Lekuko bertsulari onen entzuteko parada ez dezagun huts egin. Arrats hortan ere (18:00-19:30) hilabeteko merkatu handia izanen da lekuko ekoizleekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3799. zbk

Gure Hitza | 2025/09/04

Udako oihartzunak

Peio Jorajuria

Uda minean, etxeko baratzean landare berezi bat agertu zaigu. Laster handitu da, hostoa eder eta lorea airos, bero zakarrez dirudienaz axolarik gabe. Hau ba landare misteriotsua! Telefono mugikorrarekin landarea argazkitan hartu eta aplikazio baten bidez berehala daukagu ihardespena. Estramonio bat da, zientzialarien hizkuntzan “datura stramonium”. Datura fruitua alkaloide narkotiko bat da, ondorioz landareak izenorde andana badaukala, “asma-belar”, “eroen belar”, “deabruaren belar”, “sorgin-belar”, “sagar pozoitsu” eta besterik ere. Ederra baina toxikoa. Eta gainera landare inbaditzailea omen da. Ez da erratearen beharrik hori jakin bezain laster errotik atera dudala eta bota.

Baratze batetik bertzera. Marieneko lurretan, Kanbon, bat-batean txorimaloak edo marikak agertu zaizkigu, koloretsu. Baratze alternatiboa isilka suntsitu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016