Herriz Herri - Lekorne (L) | 2025eko Irailaren 04a

Biltzar nagusia - Bertsu afaria

Biltzar%20nagusia%20-%20Bertsu%20afaria

Biltzar nagusia

Bildu Hodian elkarteak bere urteko biltzar nagusia buruilaren 6an eginen du (11:00). Iragan urteko bilan morala eta finantzen berri emanen da. Proiektu berriak aurkeztuak izanen dira, administrazio kontseilu berria bozkatuko da eta araudiak aldatuak izanen dira. Parte hartuko dutenek hobe SMS bidez jakinaraztea (06-95-06-92-50).

Bertsu afaria

Lekorneko besten kari, buruilaren 19an (20:00) Etxebarne ostatuan bertsu afaria antolatua da, parte hartuko dute Maddalen Arzallus eta Jon Maia bertsulari ezagunek. Oraindanik eguna atxik!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3799. zbk

Gure Hitza | 2025/09/04

Udako oihartzunak

Peio Jorajuria

Uda minean, etxeko baratzean landare berezi bat agertu zaigu. Laster handitu da, hostoa eder eta lorea airos, bero zakarrez dirudienaz axolarik gabe. Hau ba landare misteriotsua! Telefono mugikorrarekin landarea argazkitan hartu eta aplikazio baten bidez berehala daukagu ihardespena. Estramonio bat da, zientzialarien hizkuntzan “datura stramonium”. Datura fruitua alkaloide narkotiko bat da, ondorioz landareak izenorde andana badaukala, “asma-belar”, “eroen belar”, “deabruaren belar”, “sorgin-belar”, “sagar pozoitsu” eta besterik ere. Ederra baina toxikoa. Eta gainera landare inbaditzailea omen da. Ez da erratearen beharrik hori jakin bezain laster errotik atera dudala eta bota.

Baratze batetik bertzera. Marieneko lurretan, Kanbon, bat-batean txorimaloak edo marikak agertu zaizkigu, koloretsu. Baratze alternatiboa isilka suntsitu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016