Herriz Herri - Biarritz (L) | 2025eko Irailaren 04a
Dantza ikusgarriak - Altxalili
Dantza ikusgarriak
Maitaldiaren karietara, irailaren 6an (19:00), Kukai dantza taldeak “Txalaparta” ikuskizuna eskainiko du herriko Kasinoko antzokian. Sartzeak 13 eta 35 euroren artean kostako du.
Bestalde, irailaren 9 eta 10ean (19:00), Mizel Théret eta Beñat Achiaryk “Hizketak” dantza eta kantu ikuskizuna emanen dute Gamaritz gelan, Gare du Midin. Sartzeak 13 eta 22 euroren artean kostako du.
Horrez gain, irailaren 9an (21:00), Dantzaz euskal konpainiak “Hona” ikusgarria emanen du herriko Kasinoko antzokian. Sartzeak 13 eta 35 euroren artean kostako du.
Altxalili
Maitaldiaren karietara beti, aldi huntan Altxalilik du bere ikusgarria emanen irailaren 13an Atabalen (22:30). Sartzeak 10 eta 22 euroren artean kostako du.










