Gure Hitza | 2026ko Otsailaren 19a

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen dira.

Hauteskundez hauteskunde abstentzioa goratzen da, hauteslegoa politikatik urruntzen ari da. Berrikitan irakurri dut frantses estatuan 2,2 milioi jendek ez luketela bozka zerrendetan izena emana. Zenbaki arranguratsua! Horri gehitzen delarik abstentzioaren kopurua, bozkatuak diren hautetsiak legitimoak diren bada gogoetatzekoa. Populazioaren parte soil bat bakarrik ordezkatzen dute.

Goi mailan alderdi politikoek emaiten duten itxura nazkagarria da, ez du bozkatzeko gogoa emaiten. Alta bozkatzeko posibilitatea ukaitea demokraziaren seinale da. Maluruski estatu totalitario edota faxistetan bizi diren populazioei eskubide hori kendua zaie.

Aurtengo berrikuntza, edozein herri ttipi ala handietan, hautagai zerrendak emazte/gizonez ordenuan osatuak izan beharko dira. Parekotasunaren borrokan aitzinamenduak behartzen baitu herriko kontseiluetan emazteen presentzia goratzea. Oraino ez hain aspaldi frantses estatuan emazteek ezin zuten bozkatu, lehen aldikoz 1945ean herriko bozen karietara bozkatu zuten.

Hauteskunde guzietan jende batzuengandik ohar berdina entzuten da: “zergatik bozkatu, ez du deusetarako balio!”. Alta Herriko Etxeetan bozkatuak diren erabakiak: garraiatzeko, etxe baten ukaiteko, ingurumen atseginean bizitzeko, hezkuntzarako eta sozial laguntzarako garrantzitsuak dira.

Hauteskundeak aipatzerakoan eskuin muturraren mamu beldurgarria hor da. Mundu osoan eskuin muturreko alderdi politikoen gorakada kezkagarria eta beldurgarria da. Bozkatzen ez denean, beste batzuek gure ordez bozkatzen dute. Hautesleek dugun boterea baliatu, bozkatu!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016