Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Otsailaren 19a
Bardozen Kantuz - Etxez etxe
Bardozen Kantuz
Ondoko Bardozen Kantuz otsailaren 20an iraganen da. Usaian bezala, gonbidatuak gira kantatzeko eta momentu goxo baten partekatzeko Salha jauregiaren beherean. Elkartearen lepoko zapi berriak salgai izanen dira 5 eurotan.
Etxez etxe
Kaskarotak, Maskak eta musikariak kartierrez kartier pasatuko dira larunbat hontan, otsailaren 21ean, eta segituko dute ondoko asteburuan. Barazkiak bilduko dituzte garbura handiaren prestatzeko.
Ondotik, desfilea plazan, Zanpantzarren auzia, afaria eta gaualdia DJ Amilcar alaiturik, martxoaren 7an iraganen dira.
Afariko menuak tokiko produktuak ohoretan ezartzen ditu: Bardozeko barazki garbura kolektiboa, Garateko hegaztikia, Kürütxetako gasna lur sagar purea, etxeko profiterolak, Baileaneko banilla izozkia, txokolate saltsarekin.
Erreserbak helloasson edo Herriko Etxean.




