Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Otsailaren 19a

Santibate - Zinema euskaraz - Urdozeko bestak -

Santibate
Santibate

Santibate

Santibate giro biziki alaian ospatu da joan den ibiakoitzean, gure herrian. Irulegiko sototik trinketera, trinketetik Herriko Etxeko parke ttipira, gero plazako ostatura eta azkenik, gaualdia ongi segitzeko eta bururatzeko Bixentainera, dena oihu "huaa huaa" eta zalaparta, gaiteroak eta bertsulariak lagun, sekulako giroa sortu dute gazteek, kasik goizalde arte. Heldu den hilabetean, Libertimenduaren aldi!


Zinema euskaraz

Haurrak Bil Etxera gomit dira otsailaren 21ean, ibiakoitz goizez, bi film polliten ikusteko: Wallace eta Gromit (10:00) (30mn) eta Kaixo Frida (11:00) (82mn).

Deneri idekia, sartzea urririk, bi filmen artetik askaria eskainia. Animazio batzordea eta Euskaraz Bizi antolatzaile.


Urdozeko bestak

Hoteleko sukaldeak berriki jasan sutearengatik ere, Urdozeko bestak Manexenean ospatuko dira parte handiz.

Otsailaren 21ean, ibiakotz eguerditan bazkaria. Arratsean, gaualdi musikatua, ogitarteko eta edateko, besta egiteko giro xarmanta.

Otsailaren 22an, igande arratsaldean (15:00), Euskal Herriko mus txapelketaren kondu, Baxe Nafarroako sailkapen partidak. Hobe izenak aitzinetik emaitea: 06-86-59-17-57. Arratsean, talo eta xingar.



Email Facebook Twitter LinkedIn

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016