Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Otsailaren 19a

Kuntri - Kontzertua - Margoak - Urtarrileko egoera zibila - Pilota

Haurrock
Haurrock

Kuntri

Otsailaren 22an igandearekin, plazako komertsantek eta ostalarien elkarteak kuntri eguna antolatzen dute Lur Berri gelan, animazioak eta aktibitateak izanen dira kuntri temaren inguruan, haur eta helduentzat (11:00). Jatekoa eta edatekoa izanen da eguerditik goiti. Kuntri dantza iniziazioa izanen da Azkaingo kuntri dantzari elkartearekin (15:00). Aste osoan zozketaren tiketak eskainiak dira komertzioetan.

Kontzertua

Joan den igandean Sarako elizan iragan da Olhain ikastolak antolaturik. Haurrock elkarteko haurrak, 5 edo 6 urtetarik 10 edo 11 urte artekoak, izigarri ongi aritu dira, bai ederra zen, gero Xiberotarrak elkartea, horiek ere ongi, bi elkarteek kantu bat eman dute elgarrekin. Denek eskuzarta ederrak ukan dituzte, bazen 400 bat jende etorria horien ikusterat eta sustengatzerat, izigarrizko memento ederra pasatu dugu. Eskerrak bi elkarteeri, bai eta ere antolatzaileeri.

Margoak

Zangoak Arin elkarteak proposatzen dizkio margo kurtsoak bere kideeri, mementoan 13 badira, erakuslea dute Marie Jo Vivensang. Martxoaren 7an eta 8an egiten dute beren margoen erakusketa Lur Berri gelan (10:00-16:00). Etorri ahal duten guziak horien sustengatzera.

Urtarrileko egoera zibila

Heriotzeak: Aranaz Marie espos Arruferia 86 urte 2026/01/01. Fagoaga Jean 98 urte 2026/01/20. Garat Jean 93 urte 2025/12/30.

Pilota

Esku-huska trinketean buruz-buruka: lehen mailan: Iribarren Unai irabazle 40-15 Goizeko Izarraren kontra. 2. mailan: Etxeberri Pacheco Manex irabazle 40-14 Senpereren kontra. 3. mailan: Zozaya Eñaut irabazle 40-08 Noizbait-en kontra.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016