Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 19a

Bisonte bat Urbasan

M.V.

Atzemana izan den bisonte baten hezurdura
Atzemana%20izan%20den%20bisonte%20baten%20hezurdura

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura aurkitu dute Urbasa-Andia parke naturaleko Arrafela leizean (Nafarroa). Ikertzaileek uste dute bisonte europarra dela Urbasan aurkitu dutena, eta orain azterketa genetikoak egiten ari dira hori frogatzeko. Hipotesi hau egiaztatzen balitz, Arrafela leizeko aurkikuntza aitzindaria litzateke, orain arte ez baita sekula bisonte europarraren hezurdurarik kausitu iberiar penintsulan.

Karbono 14 bidez ikertu ondoan, arkeologoek ondorioztatu dute hezurrak Kalkolito garaikoak direla, hots, duela 4.000 urtekoak. Gainera, metalezko gezi baten aztarna ikusi dute bisontearen saihets hezur batean. Horrek adierazten du garai hartako biztanleak bisontea ehizatzera entseatu zirela, baina animalia leizera erori eta han berean hil zela. Orain arte nehork ez zekien gaur egun Euskal Herria den eremuan bizi ziren jendeek bisonteekin harremanak ukan zituztela, eta hori ere berritasuna da.

Aurkikuntza guziek bezala, honek ere bertze ikerketa bide batzuk zabalduko dizkie zientzialariei. Kalkolito garaiko bilduma arkeologikoak ikertu beharko dituzte orain, jakiteko ea duela 4.000 urteko laborariek eta abeltzainek halako bertze bisonterik ehizatu ote zuten.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/02/19

Memoria historikoa

M.V.

Arabako Foru Aldundiak 1936ko azaroaren 12an Francisco Franco diktadoreari “probintziaren aita” eta “ohorezko diputatu nagusia” tituluak eman zizkioten, eta altxamendu militarreko partaide nagusietako bat izan zen Emilio Molari, berriz, “probintziaren aita” titulua.

Kasik 90 urteren buruan, Arabako Batzar Nagusiek izendapen horiek baliogabetu dituzte. Erabaki hau ahalbidetu duen mozioa 2025eko azaroan jarri zen martxan, Elkarrekin Podemos taldeak Batzar Nagusietan erregistratu ondoan. Negoziaketa fasearen ondotik, Batzar Nagusietan ordezkatuak diren talde politiko gehienak ados jarri ziren, eta urtarrilean, EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek hitzartutako testua aurkeztu zieten batzarkideei. PPk ez zuen orduan mozioaren aldeko adierazpenik egin, baina azkenean, alderdi honetako batzarkideak ere neurriaren alde agertu dira. Beraz, otsailaren 11ko bozketan 51 batzarkideetarik 50 Francori eta Molari ohorezko tituluak kentzearen alde agertu dira. Voxeko...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/02/19

EAJ eta PSE-EEren arteko tirabirak

M.V.

Eusko Legebiltzarrean EAJren eta PSE-EEren arteko zenbait desadostasun agertzen ari dira azken hilabeteetan. Hauetako berriena 1976ko martxoaren 3ko sarraskiari lotua da, Espainiako Gobernuak ukan zuen ardurari buruzko iritzi ezberdinak agertu baitituzte bi gobernukideek. Oroitaraz dezagun egun hartan Espainiako poliziak bortz langile hil zituela Gasteizen.

Gertakariaren 50. urteburu kari, EH Bilduk eta Sumarrek izenpetutako legez besteko proposamena aurkeztu dute Legebiltzarrean, Espainiako Gobernuari langileen hilketan ukan zuen “erantzukizun zuzena” aitortzea galdegiteko. Halaber, 1978ko Sanferminetan, Iruñean poliziak hil zuen German Rodriguezen heriotzaren hobenduna ere Estatua dela aitortzea eskatzen du ekimenak.

Jeltzaleak eta sozialistak ez dira ados jarri puntu horietan, eta zuzenketa bana aurkeztu dute, bakoitzak bere aldetik. EAJ ados da Estatuari aitortza horiek eskatzeko, eta ere maila goreneko adierazpen ofiziala egin dezala...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/02/19

Gutun Zuria

M.V.

Gutun Zuria Bilbao Letren Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioa otsailaren 24tik 28ra iraganen da, eta literatura garaikidea lantzen duten hogeita hamar izen bilduko dira Azkuna Zentroan.

Literatura jaialdi honen helburua “idazten eta irakurtzen duenaren arteko zubi-lana egitea” dela azaldu dute antolatzaileek. Ohartarazi dute ere “bizipen komun” bihurtzen dituela usaian esperientzia intimoak diren irakurketa eta literatura.

Aurtengo edizioan, idazketa eta argitalpen saileko hogeita hamar bat sortzailek parte hartuko dute, eztabaida profesionaletan eta solasaldietan.

Bernardo Atxaga, Jabier Muguruza eta Karmele Jaio idazleak, adibidez, etorkizunaz, espekulazioaz eta dibagazioez mintzatuko dira “Biharko berbak” izenburupean (otsailaren 24an); Didier Eribon filosofoa eta Alana S. Portero generoaren eta klasearen arteko kontrakotasun faltsuaz ariko dira (otsailaren 28an), Hedoi Etxartek, Lur Olaizolak eta Uxue Razkinek, dolua ukanen dute aipagai (otsailaren...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/02/19

Iratxe Sorzabalen kasua Nazio Batuen Erakundean aurkeztua

M.V.

Giza Eskubideen Behatokiak (GEB) Nazio Batuen Erakundera eraman du Iratxe Sorzabal ETAko buru ohiaren kasua. Euskal erakundeak CEDAWi (Nazio Batuen Erakundearen Emakumearen aurkako Diskriminazioa Ezabatzeko Komitea) galdegiten dio tortura delituaren preskribaezintasuna argi eta garbi ager dadila nazioarteko betebehar eta engaiamendu gisa.

Nazioarteko galdeaz gain, GEBek 2001ean Sorzabal arrastatu zuten guardia zibilen kontrako salaketaaurkeztua du Auzitegi Nazionalean. Torturengatik aurkeztu zuten eskabidea, eta ebazpenaren beha dago.

Lehen aldia da horrelako kasu bat NBEren Emakumearen Aurkako Diskriminazioa Ezabatzeko Komiteari aurkezten zaiola. Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, Iratxe Sorzabalen kasuan bezala, dozenaka emazteri ere, tratu iraingarriak eman izan zaizkie, soilik emazteak zirelako, eta horregatik parte eman diote nazioarteko erakundeari.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/02/19

Euskal Herriko Torturatuen Sarea

M.V.

Euskal Herriko Torturatuen Sareak bere bigarren Batzar Nazionala egin du otsailaren 14an Eibarren, 500 lagunen parte hartzearekin. Ekitaldia baliatu dute “Espainiako Estatuko segurtasun indarrek sistematikoki torturatu dutela aitortzeko garaia” dela ohartarazteko.

Ildo horretan, torturatuen sareak lege berri bat galdegin die Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuari, Hego Euskal Herrian Espainiako Estatu indarkeriaren biktima izan direnak “ofizialki eta kolektiboki aitortzeko”.

Leire Gallastegi eta Mertxe Gonzalez Portillo bozeramaileen arabera, egin diren hainbat ikerketek erakusten dute Euskal Herrian 5.000 tortura kasu baino gehiago gertatu direla. Horiei guziei aitortza eta erreparaziorako mekanismo ofizialak eskaini behar zaizkiela azpimarratu dute bi eledunek eta gehitu dute aitortza hori oinarrizko abiapuntua dela bizikidetza demokratikoa eraikitzeko.

...

Irakurri segida


3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016