Han eta Hemen | 2026ko Otsailaren 19a
Max Brisson eta Aldaren arteko gatazkak
Alda, jendarte herrikoietako jendetza, familia eta pertsonen interes eta xedeak defendatzen dituen elkartea da. Urtarrilean, Ipar Euskal Herriko senatariekin harremanetan sartu zen, lurraldeko diputatuekin egin zuen bezala, alokairuen kontrola luzatzen eta hobetzen duen legea babestea eta defendatzea garrantzitsua dela jakinarazteko. Horietan, Les Républicains-eko Max Brisson senatariak bere sare sozialetan adierazi du Alda ez duela errezibituko. Azken hunek Aldaren metodoak eztabaida demokratik
Max Brissonen gutuna
Otsailaren 9an, Max Brissonek gutun bat idatzi dio Aldari, nun dioen: “Gaia funtsezkoa da Ipar Euskal Herriko herrien etorkizunerako, eta konplexua denez, eztabaida seriosa eta legeak errespetatzea merezi du. Horregatik deitoratzen dut elkarteak hautatu ekintza moldea. Etxe pribatuetan behin eta berriz sartzea, lokalak okupatzea edo jabeak beldurtzeko saiakerak ez dira onargarriak”.
Gutun huntan senatariak dioenaren parean, Aldak oroitarazi nahi ukan du eraman dituen ekintzak, besteak beste iruzurrezko Airbnb etxebizitzen okupazioak, Airbnb-ren zuzendaritzarekin harremanetan jartzea legea bete zezaten, iruzur egiten zuten jabeak identifikatzea eta salatzea, turismo etxebizitzen jabeak alokairuak Herriko Etxeetan eta turismo bulegoetan deklaratzera bultzatzea, urteko etxebizitzak turismo-apartamentu bihurtzea mugatzen duen konpentsazio araudi zorrotza onar dadin bultzatzea Euskal Elkargoan,…
Etxebizitzaren krisia
Aldak salatzen du Ipar Euskal Herriko milaka pertsonen bizi eta etxebizitza baldintzak ez direla duinak. Jabeen inpunitatea gaitzesten du. Etxebizitza krisiak gogor jotzen segitzen du, batez ere ahulenengan. Alokairuen kontrola neurri sozial sakona da, alokairuen gorakadari oztopoa jartzen diona. Hain zuzen ere, Aldak lagundurik, alokatzaileek 2025ean 2.300€ aurreztu ahal ukan dituzte. Lege hori, Legebiltzarrean lehen irakurketa gainditu badu ere, Senatuan ahalik eta lasterren eztabaidatzen ez bada, arriskua bada onartua ez izatea, eta horrek, alokairuen kontrolaren desagertzea ekar lezake 2026ko azaroan.
Aldak espero du lurraldeko beste hautetsiek elkarrizketa errespetatuko dutela eta eztabaida demokratikoa segituko dutela, azken urteetan etxebizitza eskubidearen aldeko aurrerapauso handiak ahalbidetu dituena.






