Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2026ko Otsailaren 19a
Hauteskundeeri buruz - Biltzar nagusi
Hauteskundeeri buruz
Hauteskundeak ditugu hilabete baten buruko. Oraingoz bi zerrenda dira Uztaritzerentzat. Lehenarentzat Uztaritze Bai, Bruno Carrèrek eskua pasatzen baitu, Pierot Rouget izanen da zerrendaburu eta bigarrenarentzat, ezkerraldekoa den Elgarrekin Uztaritzerentzat, Bruno Cendres izanen da. Bien zerrenda osoak ez dira oraindik publikatuak bainan jakinak dira nun eta noiz eginen dituzten biltzar publikoak. Bigarrenetik hasiz izanen dira: otsailaren 27an Etxehasia Haitzekobordan, martxoaren 2an Landagoienen, 4an Arruntzako eskolan, 7an Heraitze Auzo Baitan eta 11n Lapurdi gelan. Uztaritze Baientzat: otsailaren 25ean Landagoienen, 27an Arruntzako eskolan, martxoaren 5ean Etxehasia Haitzekobordan, 6an Heraitzen eta 12an Lapurdi gelan. Bi zerrendentzat biltzar orenak finkatuak dira (19:00). Ez da dudarik bi zerrenda horiek egitarau zehatzagoak aurkeztuko dituztela biltzar publiko horietan. Irakurle maite, atzeman dezakezu errex zure gostuko hitzordu eta tokia entzutera joaiteko.
Biltzar nagusi
Uztaritze Bai elkarte bat izanez, bere urteko biltzar nagusia eginen du ortzirale huntan, 20an (19:00), Latsa elkartean. Emanak izanen dira txosten morala, diru konduen txostena eta egitasmoak, bereziki hauteskundeeri buruz eta erran gabe doa oraino zerrendaburu den Bruno Carrèrek azken aldikoz hitza hartuko duela, eskua pasatu aitzin Pierot Rougeti.




