Euskal diaspora | 2026ko Otsailaren 19a

San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen 44. urtebetetzea

Joseba Etxarri

Bilkura, Martin Goicoechea xutik, NABOko buru Jean Flesher mikroan
Bilkura_%20Martin%20Goicoechea%20xutik_%20NABOko%20buru%20Jean%20Flesher%20mikroan

SAN FRANTZISKO. Joan den asteburuan Gure Euskal Etxea edoBasque Cultural Center-en 44. urteurreneko besta izan da. Ebiakoitz goizean, NABOren 2026ko lehen bilkura goiko estaiko liburutegian, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanadako delegatuak bildurik. Bi delibero azpimarratuko ditut: Estatu Batuetako Mus Txapelketak, oraitik goiti “NABO “Pierre Etcharren” Mus Txapelketa” izena ukanen du, han berean zen uharte-garaztar hunek mus antolatzaile egin lan handiaren omenez; eta 2026an NABOren Bizi Emankorra saria, San Frantzisko bereko Philippe Acheritogarayri eta Chinoko Mike eta Jeanette (Bicary) Bidart-i emanen zaie. Beste gaiak, haurren Udaleku, gazteen “Gaztemunduri Ateak Ireki” programa bateratua, filmak, kontzertuak, liburuak, bekak, dantza, pilota, euskara, bertsolaritza eta musa. Heldu den bilkura NABO Convention izanen da, Chinon, Southern California Eskualdun Clubaren eskutik, uztailaren 3, 4 eta 5ean.

Asteburuan ere euskara irakasleen bilkura egin da, Etxepare Institutuko Kinku Zinkunegirekin. Ebiakoitz arratsaldean, BEO erakundeak Beñat Iturriozen “Réseau sans nom” filma eman zuen. NABOren Bigarren Mundu Gerlako euskal beteranoeri buruzko proiektuaz hitzaldia eskaini zuen Pedro Oiarzabalek, iragarriz Nevadako Gardnervillen eraikiko dutela Memorial oroitarria (emanen dugu sakonago horren berri). Asteburu osoan euskal aireekin giroa edertzen Kontrabanda taldea arizan zen, Donibane Garazitik jina. Kantxan, Euskal Herri Hego eta Iparreko pilotariak, eta lehenengoz, emazte xistera-jokalariak. Igande goizean aita Rene Iturbek eman mezaren ondotik, klika eta Zazpiak Bateko dantzariak eta dantzari gaztetxoak lagun, San Frantziskoko Bizi Emankorra sariak eman zitzaizkien Valerie Arrechea, Philippe Acheritogaray, Christian Iribarren eta aita Rene Iturberi, aurreskua heiei dantzaturik, Gure Euskal Etxeko lehendakari Marie (Laxague) Rosecrans aurkezle. Bazkari ederra eginik, pilota partidak, eta mozkor salda eta hondarreko kantuak iluntzean izan ziren Kontrabandarekin, asteburu bikaina bururatzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016