Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Otsailaren 19a

Aire Zabal - Gaztaina elkartea

Aire Zabal

Parropiaz arduratzen den elkartea dugu Aire Zabal. Duela bi urte aterpetxearen ardura utzi bazuen Herriko Etxearen eskuetan, parropiaren inguruko bertze sailetaz da beti arduratzen, Bestaberri, Amarrain besta (kermeza), eliza barneko apaindurak, organo-joilearen ordaintzea eta beste. Aire Zabalen biltzar nagusia iragan da joan den larunbatean, Xan Lambert elkarteburua eta Mayi Urruty diruzainaren inguruan, berekin zituztela ere besteak beste François-Régis Jasnot apeza eta Jean-Michel Anchordoquy auzapeza. Aipatu dira Bestaberriren berriz agertzea, kermezaren ondorio onak, adin handikoeri Eguberri inguruan egin opariak eta bertze. Positiboan diren konduak ere presentatuak izan dira eta gogoetak eraman, parropia biziarazteko baita beti zer egin.

Gaztaina elkartea

Otsailaren 24an, astearte arrastiriz (19:30), iraganen da Gaztainak elkartearen biltzar nagusia herriko jantegian, Postaren ondoan, Aña-Mari Sabarots eta Gilles Texier ko-lehendakariek kudeaturik.Aipagaietan, orain arte egindakoaren bilana, urteko konduak, 2026ko proiektuak, administrazio kontseiluko kideen berritzea eta beste. Gomendatua da izenak aitzinetik emaitea: 07-67-30-51-94 edo associationgaztaina@gmail.com.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016