Herriz Herri - Azkaine (L) | 2026ko Otsailaren 19a
Itzuli konpainiaren “Adriene Bergson-Johnson” antzerkia
Otsailaren 22an (17:00), “Adriene Bergson-Johnson” antzerkia emanen da Bil Toki gelan, urririk. Maryse Urruty idazkera eta interpretazioaz arduratzen da eta Martin Antxia idazkera eta teknikaz. Euskarazko monologoa da hau, 12 urtetik gorakoei zuzendua. Erreserbatzeko: 05-59-54-66-89.
Huna sinopsia: “XXI. mendeko garai likido eta ilun hauetan, Adriene Bergson-Johnson texastar enpresariak, argia ikusi du eta euskal kultura salbatzeko prest da. Munduan zehar proiektu izugarrietan aritua, bere kudeaketa teknika arrakastatsuak partekatzera dator, gure herria goi mailara itzularazteko. Coaching kolektibo ariketa honetan, Adrienen konferentziak, Euskal kultura folkloretik atera eta ispilu berezi baten aurrean ezartzeko aukera ematen digu. Eta zu, XXI. mendeko euskaldun zaren hori, ausartzen ahal zara ispilu honen aurrean ezartzen?”





