Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Otsailaren 19a

Ihauteriak - Antzerkia

“Ni errekadista nintzen” antzerkia
Ni%20errekadista%20nintzen%20antzerkia

Ihauteriak

Otsailaren 21ean iraganen dira. Egitarau aberatsa proposatua izanen da, besteak beste Trabudu taldea, Txorien Ihauteriak Sokoburuko merkatuan (11:00), haurrentzat animazioak: puzgarriak, sorkuntza tailerrak, makillajea, zurezko jolasak Gaztelu Aretoan (14:00), taldeen eta txarangen elgarretaratzea, txotxongilo erraldoiak, Trabudu konpainia, Txorien Ihauteriak eta elkarteetako karroak Gaztelu Zaharreko frontoian (16:00), desfilea, Zanpantzarren auzia eta erretzea Zahar pilotalekuan (18:00), kontzertuak,… Arratsalde osoan eta iluntzean: jatekoa ikastolaren eskutik, eta edariak Akelarre elkartearen eskutik.

Antzerkia

Otsailaren 27an (18:30), Bitsa konpainiaren “Ni errekadista nintzen” antzerkia ikusteko parada izanen da Mendi Zolanen. 5 urtetik gorakoei zuzendua, euskaraz izanen da eta urririk. Huna sinopsia: “Ideia errekadistaren figura azaltzea eta balorean jartzea da. Errekadistak normalean emazteak izan ziren eta ofizioa baino lehen egiten zituzten lanak kontatu nahi ditugu. Ez ziren errekadistak soilik, baizik eta kaleko giroa gehien ezagutzen zuten pertsonak ere. Biolontxelo batekin eta eszenan ukanen ditugun materialekin jolastuko gara erritmoak, melodiak, armoniak eta atmosferak sortzeko, looper eta soinu pedalen laguntzarekin. Objektuei garrantzi izugarria emanen diegu. Mimoz aukeratutako objektuekin istorio bat kontatuko dugu”.

Bertso saio parte hartzailea

Otsailaren 27an (18:30), Korrika Kulturala kari, Miren Artetxe eta Sustrai Colina bertsulariak Enbata gaztetxean ariko dira, Aimar Karrika ukanen dutelarik gai emaile. Sartzeak 5 euro kostako du.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016