Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Otsailaren 19a
“Bertsolaritza: zonbait behako” erakusketa
Herriko Etxeak “Bertsolaritza: zonbait behako” erakusketa (berriz) deskubritzera gonbidatzen gaitu. Murgil giten bertsolaritzaren munduan, euskal kulturaren zutabea eta ahozko euskal literaturaren adar nagusienetarikoa den artean. Euskal Kultur Erakundeak landuriko erakusketa multimedia hori bertsolaritza ezagutzen ez dutenei zein bertsozaleei zuzentzen zaie.
Azpitituluak dituzten ikus-entzunezko dokumentuei esker (erreportajeak, artxiboak, lekukotasunak), bisitariak euskal ondarean erroturik den praktika horren kodeak, aberastasuna eta sotiltasunak deskubrituko ditu.
Martxoaren 31 arte ikusgai da, Mediatekan, idekitze tenoretan. Huts egin behar ez den kultur-murgiltzea!





