Herriz Herri - Urruña (L) | 2026ko Otsailaren 19a

Ihauteria heldu zaigu - Thierry Truffaut-en mintzaldia - Urruñan Bizi berria - Ikastolaren aldeko jaialdia - Mugaldeko Udalekuan begiraleak behar - Iparra-Hegoa ekimenaren zozketa - Errugbi txapelketa

Ihauteria%20heldu%20zaigu%20-%20Thierry%20Truffaut-en%20mintzaldia%20-%20Urrunan%20Bizi%20berria%20-%20Ikastolaren%20aldeko%20jaialdia%20-%20Mugaldeko%20Udalekuan%20begiraleak%20behar%20-%20Iparra-Hegoa%20ekimenaren%20zozketa%20-%20Errugbi%20txapelketa

Ihauteria heldu zaigu ARGAZKIA

Aurtengo ihauteria heldu zaigu herrira. Otsailaren 21ean, larunbatez, ohiko etxez etxekoa izanen da eta kaskarotak, zirtzilak, hartza, kotilungorriak… eta gainerako pertsonaia miresgarriak etxez etxe ibiliko dira kantuz eta dantzaz. Plazan izanen dira (12:00-14:00). 28an, larunbatez, ihauteriaren egun handia izanen da (10:00-20:00). Arratsean, Zanpantzar epaitu eta erre eginen dute plazan eta ondotik, suaren inguruan, ohiko dantzak eta kantuak izanen dira. Antolatzailea: Hazia elkartea.

Thierry Truffaut-en mintzaldia

Hilaren 27an, ostiralez, Thierry Truffaut antropologo baionarrak ihauteriari buruzko hitzaldia emanen du Bixikeneko gaztetxean (18:30-20:00). Aldibereko itzulpen zerbitzua izanen da.

Urruñan Bizi berria

Herriko Etxeak jadanik plazaratu du Urruñan Bizi herri aldizkariaren zenbaki berria, 2026ko neguari dagokiona. Hau da 77. zenbakia, eta azken sei urte hauetan egin duten bezala, euskaraz eta erdaraz dator. Biziki artikulu interesgarriak irakurtzen ahal dira: emaztearen lekua eremu publikoan, eskaera bidezko garraioa herrian, erlaitzeko errepidea eta itsasoaren higadura, biztanleriaren errolda, herri barneko antolaketa, hirigintzaren egitasmo berriak, euskararen erabilera herriko familietan, haurtzaroari buruzko tailerrak, lan foroaren hirugarren edizioa, haurren herriko kontseilua, oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna, antolaketa lanak auzoetan, espazio publiko iraunkor eta seguruak, Ukrainako herri bati eman laguntza, Haizearen Bidean elkartea… eta abar. Bukaeran, beti bezala, azken hilabeteetan herrian sortu, ezkondu eta zendu direnei buruzko zehazkizunak. Bada zer irakurri eta zertaz informatu.

Ikastolaren aldeko jaialdia

Martxoaren 7an, larunbatez, Urruñako ikastolaren eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren aldeko besta izanen da Zokoa auzoko kiroldegian. Parte hartuko dute Zarena Zarelako dantza taldeak (18:30), DJ Xanok (19:30) eta Janus Lester-ek (21:00). Izanen dira taloak, ostatua eta musika. Sarrera: 12 euro/15 euro. Goierriko ikastolen laguntzaz antolatu ekitaldia.

Mugaldeko Udalekuan begiraleak behar

Mugaldeko Udalekua bigarren aldiz antolatuko da aurten. Arantzan hasiko da, uztailaren 13an, eta Saran bukatuko da, uztailaren 19an.Udaleku ibiltarihonetan lan egiteko aisialdiko begiraleak behar dira. Interesatuek kurrikulumak bidali behar dituzteoiartzun@tturttur.eus helbide elektronikora, otsailaren 28a (ostirala) baino lehen. Baldintzak: beharrezkoa da euskaraz jakitea (C1 maila). Horretaz gain, ondorengoak baloratuko dira: 1.- Begirale titulua ukaitea 2.- Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak ukaitea edo burutzen egotea. 3.- Esperientzia ukaitea antzeko lanetan. 4.- Euskararekiko sentsibilizazioa ukaitea. 5.- Taldean lan egiteko erraztasuna ukaitea.

Iparra-Hegoa ekimenaren zozketa

Aurtengo Iparra-Hegoa herri ekimena jadanik abian da, eta bere aste nagusia martxoaren 9tik 15era ospatuko dute. Aurten egun nagusia, herri bazkaria bere baitan duena, 15ean, larunbatez eginen dute, ohikoa baino egun bat lehenago. Arrazoia zera da: 16an herriko bozak izanen dira Iparraldeko herrietan, eta horiei traba ez egitearren, egun batez aitzinatzea deliberatu dute. Zozketa txartelak jadanik saltzen ari dira, eta Xaian salgai dituzte. Lau zenbaki ezberdin txartel bakoitzean, 2 euroren truke, eta ohiko sariak: 8 lagunentzako afaria Xaia ostatuan, 8 afari Ataungo Urbitarte sagarnotegian eta lau lagunendako bazkari/afari Ordiziako

Kuko ostatuan.

Errugbi txapelketa Bixikeneko zelaian

Martxoaren 14an, larunbatez, izanen da errugbi txapelketa Bixikenean (14:00). Jokalari taldeak 5 eta 8 pertsona artekoak izan beharko dira. Parte hartzeko, izena eman behar da martxoaren 1a aitzin. Harremana: 07-69-64-94-52.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016