Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Otsailaren 19a

Eskubaloia - Heldu den aste hondarreko partida - Loto

Eskubaloia%20-%20Heldu%20den%20aste%20hondarreko%20partida%20-%20Loto

Eskubaloia

Nazional 3 mailan, Irisartarrak taldeak irabazi du Castanet-en, 25-23.

Heldu den aste hondarreko partida

Nazional 3 mailan, irisartarrak joanen dira Floirac-era (19:00).

Erregional mailan, bigarren taldea ariko da Kanbon Barzun-en kontra, igandean (16:00).

Hirugarren taldea ere Kanbon ariko da, Senpereren kontra, igandean (14:00).

Loto

Eskubaloiko Irisartarrak elkarteak antolatzen du, otsailaren 21ean, larunbat arratsarekin (20:00), usaiako loto handia. Izanen da sari eder frango irabazteko. Jateko eta edateko parada ere izanen da, Airoski gela berotuan. Jin gostuan denbora goxo baten pasatzerat.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016