Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026ko Otsailaren 19a

Sortze - Heriotze: Hegoako Arnaud Daragnes - Gozategian, otsailaren 28an, muslarien finala eta afaria

Sortze

Joan den otsailaren 4an, Sorhondoko Shannen Vanhems eta Alexis Castillou andere jaunek ongietorria egin diote muttiko erneari. Hau Gabriel izendatu dute. Gure goresmenak aitama uroseri eta zorionak sortu berriari.

Heriotze: Hegoako Arnaud Daragnes

80 urtetan utzi gaitu Hegoako Arnaud-ek. Sortzez landestarra, aspaldi huntan erosi zuten Maite bere emaztearekin Hegoa etxea eta gain-gainetik arraberritu. Gizon diskretua, biziki ezagutua zen errugbi munduan, jokolari gisa arizana baitzen denboran, Bokale Tarnosen eta Tyrossen, eta trebatzaile gisa Baionan, Tyrossen bai eta Kanadan. Gutarik hurbilago, Hazparneko errugbi ekiparen trebatzaile ere izan zen.

Arnaud zenaren ehorzketak joan den asteazken goizean iragan ziren, Port-de-Lanneko elizan. Gure dolumin bizienak heriotze hunek hunkitzen dituen Maite bere emazteari, bai eta Jerôme eta Stephane bi semeeri, Ema, Iban eta Idoia haur ttipieri eta ahaidego guziari.

Gozategian, otsailaren 28an, muslarien finala eta afaria

Union Basque batasunak antolatzen duen Frantziako mus txapelketa Gozategia jatetxean egin da aurten ere. Urtarrilaren 9an hasirik, bost asteburuz ortzirale arratsetan bildu dira 36 pare. Kantonaletako sailkatuak diren lehen bi pareak ezagutuak dira: Tote Darguy-Leon Oyhenart parea, eta Xarlot Haristoy-J-Noel Minjou ekipa. Bertze 5 ekipa sailkatu beharrak baitira (kantonalak martxoaren 21ean iragan beharrak dira, Gozategia ostatuan), azken haitadak otsailaren 28an iraganen dira, 16 pareren artean (18:30).

Ondotik Gozategia ostatuak antolatzen duen afarian muslari eta muszale guziek parte har dezakete (21:00), aitzinetik izena ostalerrari (06-18-40-53-55) emanez geroz, otsailaren 26ko berantenaz. Afaria (sartzea, plater nagusia, gasna, deserta, arnoa eta kafea) 30€tan izanen da. Ongi etorri deneri.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016