Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Otsailaren 19a
Liburu aurkezpena - Ihauteriak - Kontzertua - Ikusgarria - Irakur ttipi - Joko gaualdia
Liburu aurkezpena
Otsailaren 20an (19:00), “Txilarreko sukaldaria” liburuaren aurkezpena eginen da Biltxokon, baita dokumentalaren proiekzioa. Euskaraz izanen da.
Ihauteriak
Joan den astean aipatu bezala, otsailaren 21ean ospatuko dira Patxa plazan, Baionako ikastolak eta eskola elebidunak antolaturik. Egitarauan Zirtzil tailerra, dantzak, musikak, kantuak, krakada,…
Bestalde, Züzülün pintxo eta euskaraokea antolatua izanen da (18:00-22:00).
Kontzertua
Otsailaren 21ean (13:00), Julie Rouault gazteak kontzertua eskainiko du Biltxokon, Biltxokoko larunbatak ekitaldia kari. Urririk izanen da.
Ikusgarria
Otsailaren 21ean (20:00) eta 22an (17:00), Martin Harrigue koreografoaren “Gernika” ikusgarria ikusteko parada izanen da, Bilaka konpainiak emanik. Hitzordua Lauga gelan emana da, sartzeak 10 eta 34 euroren artean kostako du. Tokiak atxikitzeko: www.scenenationale.fr.
Irakur ttipi
Otsailaren 25ean (10:30), irakurketa hirueledunak iraganen dira hiri barneko mediatekan, euskaraz, gaskoieraz eta frantsesez. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendua zaie, urririk.
Joko gaualdia
Korrika Kulturalaren karietara, joko gaualdia antolatuko da otsailaren 27an (19:00), Biltxokon. “Prezio justu” jokoa izanen da Euskal Monetak antolaturik, baita mago ikusgarria, sariak eta Korrikako jantzi salmenta. Sartzea prezio librean.





