Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Otsailaren 19a
Ziburuko oroimena antzezlan bihurtzen da - Kattalin Aguirre aparkalekuaren obrak burutuak - Elkartasunezko txekearen eskaintza
Ziburuko oroimena antzezlan bihurtzen da
2025-2026 ikasturte osoan eramaniko proiektu baten harira, Ziburuko Herriko Etxeak gazteak eta adinekoak hiriaren oroimena biziaraztera gomitatzen ditu antzezlan ibiltari baten sortzearen bitartez, Urdin konpainiaren ardurapean. Otsailaren 21ean iraganen da (17:00), Ziburuko karriketan. Sartze librea.
Kattalin Aguirre aparkalekuaren obrak burutuak
Gunea berrantolatzeko obrak bukatuak dira orain.
1.070m²-ko azaleran zabaltzen den 82 lekuko aparkalekua, lehen platanoen erroek andeatzen zutena, iragazkor bihurtu da.
Antolaketa horri esker, euri-urak lurrean sartzen dira, sarea ez da gehiegi erabilia eta auzotegian eramaniko antolaketen jarraipenean sartzen da.
Elkartasunezko txekearen eskaintza
Abenduaren 23an, Ziburuko elizan Lions Club eta Rotary elkarteek antolaturiko Eguberriko kontzertuaren ondorioz, txeke bat eskainia izan zaie otsailaren 2an, Donibane Lohizuneko Restos du Cœur elkarteari eta Ziburuko GEUZeko hazkurri laguntzaren zerbitzuari.
Musika ekitaldi horren arrakastari esker, 1.400€ emanak izan dira Carrefour opari-bonu moduan elikagaiak erosteko.
Mila esker partaide, boluntario eta artista guziei (Enara emazte abesbatza, Estudiantina musika taldea eta Arin gizon abesbatza) beren elkartasunezko engaiamenduagatik.





