Herriz Herri - Atharratze-Sorholüze (Z) | 2026ko Otsailaren 19a

24. Korrika hurbiltzen ari

Aurtengo Korrika, Atharratzetik martxoaren 19an abiatuko da eta Euskal Herri osoa zeharkatuz, Bilbora martxoaren 29an helduko, 2.175km egin ondoan.

Donapaleun lehen egunean berean pasako da (19:30). Usaian bezala, Amikuzeko Gau eskola eta euskalgintzako elkarte eta lagunek, harrera hoberena egiteko lasterketa mitiko horri, hitzordu desberdinak proposatzen dituzte Korrika kulturala kari, hala nola:

- Otsailaren 21ean, ibiakoitzez, raketa ateraldia Iratin, osoki euskaraz. Izena eman behar da otsailaren 18a aitzin: amikuze@korrika.eus.

- Martxoaren 7an, ibiakoitzez, poteo eta kantu bazkaria.

- Martxoaren 16an, astelehenez (19:00), Errigora gaualdia, produktuen jastaketa aperitifarekin.

- Martxoaren 19an, ostegunez, Korrika gaualdia (18:00), jateko, edateko, kontzertu, dantza eta animazio izanen da Airetik gelan.Korrika pantailan segitzeaz bestalde, Gaitamik, Andoni Ollokiegi eta beste hainbat sorpresa prestatzen ari dira.

Xehetasunak ondoko asteetan emanak izanen dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016