Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Otsailaren 19a

Euskal Herriko mus txapelketa - Artetxean martxoaren 1ean (17:00) - Hitzekin eta musikarekin jolasean

Euskal%20Herriko%20mus%20txapelketa%20-%20Artetxean%20martxoaren%201ean%20(17:00)%20-%20Hitzekin%20eta%20musikarekin%20jolasean

Euskal Herriko mus txapelketa

Joan den ostiral arratsean, Izturitzeko kanporaketan 24 muslarik parte hartu zuten.

Gilles Haran-Jon Larre, Johane Oihenart-Bidart Enaitz eta Oyhenart Alfred-Ondarts Josep, 3 pareak dira hobekienik sailkatu.

Martxoaren 7an, Izturitzeko herriko gelan, iragan beharra den Nafarroa Behereko zoingehiagokan ariko dira probintzia guzitik jinen diren muslariekin.

Suerte on berarekin segi dezatela.

Artetxean martxoaren 1ean (17:00)

Arberoa Ikastolak antolaturik: Bidasoatik harago.

Lehenik Arberoa ikastolako haurrak, ondotik Jon Garmendia eta Xabi Solano.

Hitzekin eta musikarekin jolasean

Xehetasunak heldu den astean.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016