Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2026ko Otsailaren 19a
Gaztetxeak bertsutan
Lehen aldiz jaz Euskal Herrian antolatua izan zen “Gaztetxeak Bertsotan”. Aurten ere 24 bertsulari gaztek parte hartuko dute. Lehen saioa Bizkaiko Iturritzako gaztetxean iragan da, 3. kanporaketa otsailaren 20an (20:00) Garaziko Gaztetxean iraganen da. June Aiestaran (Gipuzkoa), June Astegieta (Araba), Ekhi Zuluaga (Bizkaia), Martin Abarrategi (Araba), Ander Sarriugarte (Bizkaia) eta Haira Aizpurua (Lapurdi) entzungai izanen dira.





