Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Otsailaren 26a
Katixima euskaraz - Heriotze
Katixima euskaraz
Duela zonbait egun, ez ohizko gertakaria iragan zen gure herrian. Diozesako elgarretaratzea zen, katixima euskaraz segitzen duten haurrentzat. 70 bat haur bildu ziren, beren katixima egile eta laguntzaileekin batean, egun berezi baten bizitzeko asmoarekin. Eguna Sanoki zinegelan hasi zuten, eta ondotik trinketean eta ondoan den gelan segitu. “Ni naiz artzain ona” lema barnatzea zen xedea, eta hortan lagun ukan dituzte lekukotasunak, bideo batzu eta joko desberdinak. Giro goxoa eta alaitasuna nagusitu ziren, haurrek parte hartze handia erakutsiz. Bukatzeko, elizan bildu ziren otoitz eta kantu denboraldi batentzat. Parada ederra Jaunari eskaintzeko egun osoan bizi ukan zutena. Aroaren aldetik ere, egun berezia izan zen: bezperako gauean euria jautsahala ari izan zen, bainan egun hortan ateri egon zen. Denak autobusean eta autoetan sartu orduko, euria berriz itzuli zen, iduriz egunaren edertasuna errespetatu balu bezala. Itxuraz denek egun goxo eta aberasgarria pasatu zuten xoko huntan, oroitzapen onak bihotzean eremanez.
Heriotze
Joan den astean, Fermin Goñi ehortzia izan da. Esnausun, denek Fermintxo deitzen zuten. Ttipitik, aitamen gerizapean iragan du bere bizia. Ondotik, Hélène bere arrebak ordezkoa harturik, bere lan guzien artetik, beti babestu du, kasik bururaino etxeko berotasunean eta hurbilekoen arta goxoan.Fermintxo 80 urtetan zendu da. Dolumin beroenak St. Sylvestre ostatuko Goñi-Baudour familiari.










