Herriz Herri - Amendüze-Unaso (NB) | 2026ko Otsailaren 26a

Amendüze-Unaso, “Herri Txiki Infernu Handi”

Amendüze-Unasoko eragileak EITBko profesionalekin
Amenduze-Unasoko%20eragileak%20EITBko%20profesionalekin

Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagak Euskal Telebistan gidatzen duten "Herri txiki, infernu handi" saio famatua Amikuzera hurbildu zaigu azken aste hauetan. Amendüze-Unasoko herria bisitatu dute eta horko zenbait herritar elkarrizketatu, untsa dakiten bezala, giro umoretsuan. Euskal Telebistan pasatuko den emankizuna joan den asteazkenean grabatua izan da Amendüze-Unasoko herriko gelan. 70 bat pertsona hurbildu dira eta egia erraiteko ez dira enoatu! Bazen mamia irri egiteko. Gure tokiko eragileak (Jean-Claude, Dominique, Ttele, Bittor, Iñaki, Gexine eta Zelin) jokoan sartu dira denen plazerarendako Mikel eta Zuhaitzi esker, eta Sebastian Lizasok, bere bertsoekin balorazio berezia ekarri du.

Emankizun hau, martxoaren 15ean, igande arratsean, pasako da Euskal Telebistan. Memento goxo baten pasatzeko parada, dudarik gabe!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016