Herriz Herri - Heleta (NB) | 2026ko Otsailaren 26a

Igande hunkigarria

Jean-Pierre Curutchet eta Marie-Jeanne Mendiboure
Jean-Pierre%20Curutchet%20eta%20Marie-Jeanne%20Mendiboure

Igande goizean, Heletako plazarat heltzean anitz jendek egin ahal dute igande soilez nolaz zagon hainbeste auto. Elizaratu direnean, eliza betea ikusiz bazen gogoetatzekoa.

Egun hortan baziren bi presuna medaila berezi batez paporatuak, Marie-Jeanne Mendiboure eta Jean-Pierre Curutchet, biek bazutela anitz urte pasaturik elizaren obren eta elizkizunen zerbitzuko. Lehenak gehienik musika joiten elizkizun guzietan, berdin auzo herrietan, eta hori 56 urtez. Bertzeak aldiz, ala irakurgaietan, ala ehorzketa, pesta berri, hil otoitzetan eta aitzinean J.A.C elkargoan egin obra guzientzat.

Bikario jeneralak erran beharrak, hondar momentuan eriturik, Ardohain Donapaleuko apez nagusiak paporatu ditu. Gure jaun erretorak karia hortarako gomita zabala egina zion parropia guziari, holako gertakariak bekan zirela eta orok behar zutela parte hartu, bost herrietako auzapezetarik haste, orotarik bildu da jendea zinez bihotzez eskertzen ditugunak. Egia erran medailak Erromatik, Vatikanotik, heldu dira aita sainduak benedikaturik.

Ondotik auzapezak gomitatu ditu han ziren guziak zintzur bustitze aberatsaren hartzera, ondotik bi familiak, apez eta auzapezak gomit ziren apairu onaren gozatzerat Idioineko ostaturat.

Marie-Jeannek eta Jean-Pierrek bihotzez eskertzen zaituztegu egun hunkigarri hortan parte hartu duzuen guziak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016